Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Gasteizek 2019ko Lauko Finala hartuko du

  • Gasteizek 2019ko Lauko Finala hartuko du
    Gasteizek 2019ko Lauko Finala hartuko du
2018/05/17
Gasteizek 2019ko Lauko Finala hartuko du
Gasteizek 2019ko maiatzean saskibaloi munduko bigarren ekitaldi garrantzitsuena ospatuko du.

Buesa Arena pabiloian izango da eta bertan Europako txapelduna izendatuko da kontinenteko lau indartsuenen artean. Gertaerak, saskibaloi partiduez aparte mota guztietako ikuskizunak izango ditu Europako “fan zone” handienean“. Gasteizek Euroligako antolaketa eta logistika baldintza guztiak bete ditu kirol jarduera garrantzitsu anfitrioi duina izanik. Maila handiko beste lehiaketa batzuetan eraginkortasuna erakutsi du Errege Kopako sede izan zen edizioetan, Endesa Ligako Superkopan eta 2010eko EuroCup finalean ere, saskibaloia bizi duen hiriarentzako merezitako saria da hau. Baskoniak, hiriko taldeak, bost Final Fourretan parte hartu du, 2016an azkena eta momentuz ez du bat bera irabazi. Datorren urtean egundoko aukera izango da Fundazioko 60.urteurrena ospatzeko. Sarrerak 2018ko azken hiru hilabeteetan lortu ahal izango dira kanal ofizialetan.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea