Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • EDEN sarien bederatzigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea ireki dute

Ezagutu Euskadi

Berriak

EDEN sarien bederatzigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea ireki dute

  • Ignaziotar Lurraldea, 2017ko irabazlea
    Ignaziotar Lurraldea, 2017ko irabazlea
2019/07/23

EDEN sarien bederatzigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea ireki dute

Osasunaren eta ongizatearen turismoan oinarritutako ekimen eta eskaintzak ezagutaraztea du helburu aurtengo deialdiak

Eusko Jaurlaritzak EDEN – Europako Oporleku Bikainen sarietan parte hartzeko hautagaitza aurkezteko epea ireki du. Europako Batzordearen finantziazio bateratua duen sariak osasunaren eta ongizatearen turismoan jarriko du arreta aurtengo edizioan.

 

Horrela bada, osasuna eta ongizatean oinarritutako ekimen eta eskaintza turistiko berritzaileak sustatu dituzten garapen bidean dauden destino turistikoak ikusarazi nahi ditu aurtengo edizioak. Hautagaitza aurkezteko, gutxienez bi urtez indarrean dauden esperientzia turistiko jatorrak izan behar dira.

 

Parte hartzen duen herrialde bakoitzak oporleku irabazle bat eta, gehienez ere, lau finalista aukeratzen ditu. Horiek guztiak “EDEN oporleku-sarea”. delakoaren parte bihurtzen dira. Sare horrek praktika onak trukatzeko aukera ematen du, nazioarteko marketin eta sustapen arloko ekintzen eta oporlekuen artean. Gaur egun, kide diren 28 Estatuetako 350 oporlekuk osatzen dute sarea.

 

Hautagaitza aurkezteko epemuga 2019ko irailaren 15a da. Hautaketa prozesua bi fasetan burutuko da eta irabazlearen izena 2020ko urtarrilean FITUR Nazioarteko Azoka Turistikoan jakinaraziko dute.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea