Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bizkaiak aberastasun kulturala erakutsiko du

  • Barakaldo
    Barakaldo
2018/05/28

Bizkaiak aberastasun kulturala erakutsiko du

Bizkaiak urte osoan zehar iraungo duen egutegi bat prestatu du 35 ekintza baino gehiagorekin 2018 Ondare Kulturalaren Europako Urtearekin bat eginez.

Jardueren egitarauaren aurkezpenerako Barakaldoko Ilner eraikina aukeratu da, Bizkaiko industria ondarearen elementu esanguratsua eta iraganeko industria aberastasunaren sortzailea. 

Europak 'Cultural Heritage: Where the past meets the future' leloa aukeratu du kanpainaren barruan antolatuko diren ekintzak babesteko. Bizkaiko Foru Aldundiak berriz, ‘Itzaleko ondarea: miradas al patrimonio oculto’ leloa erabiliko du Bizkaiko kultura ondarearen ezkutuko alderdiak berraurkitzeko gonbidapena luzatuz eta ondarearen bitartez iragana eta etorkizuna lotzeko xedearekin.

Ekintza guztien artean Ziortzako monasterioko gelak bisitatuko dira, La Naval fabrika, Munoa jauregiko barnealdea eta baita elizetako erretabloak zaharberritzaileen azalpenekin. 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea