Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Bilbo, "Europako 2018ko hiri onena” izendapena jasotzeko urrats batera

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilbo, "Europako 2018ko hiri onena” izendapena jasotzeko urrats batera

  • Bilbo
    Bilbo
2017/09/14
Bilbo, "Europako 2018ko hiri onena” izendapena jasotzeko urrats batera
Bizkaiko hiriburua The Academy of Urbanism nazioarteko erakundeak ematen duen sariaren finalista da.

Bilbo The Academy of Urbanism nazioarteko erakundeak ematen duen "Europako 2018ko hiri onena" sariaren finalista da, Viena eta Ljubljana hiriekin batera. Azaroan erabakiko da zein hiri izango den sariduna, Londresen. Hirigintzaren arloko jardunbide egokiak dituzten hiriak aintzatesten ditu erakundeak. Bilbo bisitatu zuten bi egunez, Bizkaiko hiriburuaren ezaugarriak ezagutzeko arlo hauetan: azpiegiturak, hiri zerbitzuak, mapa politikoa, tokiko kultura, bizi kalitatea eta ongizatea, iraunkortasuna, ingurumena, konektibitatea edo merkataritza arrakasta eta bideragarritasuna. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok egin zien harrera erakundeko epaimahaiko kideei eta hiriak azken hamarkadetan izan duen hirigintza garapena azaldu zien. Gainera, adierazi zien "berrasmatu egin garela historian zehar eta Bilbo zibiko baten alde egin dugula, bizikidetzaren, berrikuntzaren, teknologiaren eta irisgarritasunaren aldeko apustua eginez".

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak