Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Berrogei ta hiru sagardotegi lehiatuko dira Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoian

Ezagutu Euskadi

Berriak

Berrogei ta hiru sagardotegi lehiatuko dira Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoian

  • Argazkia: Sagardoa.eus
    Argazkia: Sagardoa.eus
2019/09/05

Berrogei ta hiru sagardotegi lehiatuko dira Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoian

Gipuzkoa eta Bizkaiko 5 herritan izango diren lau finalaurreko eta finalean edonor izan daiteke epaimahaikide

Iraila hilabete aparta da gure Sagardoa dastatzeko. Sagardogileek ikusmira handiarekin aurkezten dituzte 2018ko uztarekin egindako sagardoak. Sagardozaleak iraila iristeko irrikaz daudela nabaria da, aukera bikainak baitituzte sagardogileen botilaratutako sagardoak plazetan dastatzeko.

 

Donostia eta Ordiziako Euskal Jaien baitan irailaren 7an eta 14an, hurrenez hurren, ospatzen diren Sagardo Egunak ezeze, Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren aukera izango dute zaleek.

 

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak berreskuratu duen 60. hamarkadan ohikoa zen lehiaketaren bostgarren edizioan 43 sagardotegik hartuko dute parte, Aduna, Lizartza, Orio eta Amorebieta-Etxanon jokatuko diren finalaurrekoetan.

 

Epaimahai herrikoian parte hartzea oso erraza da eta ohorea bikoitza da: sagardogileak bereziki aukeratutako sagardoez gozatzea eta finalera joango diren 12 sagardoak zein izango diren erabakitzea. 12 sagardo hauek Ergobian (Astigarraga) izango den finalean lehiatuko dute. Bertan 300 lagunek erabakiko dute kata itsuan zein izango den 2019ko sagardo txapelduna.

 

Informazio gehiago eta txartelak: sagardoa.eus

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea