• Hasiera
  • Berriak
  • Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du, Biosphere Egiaztagiriarekin

Ezagutu Euskadi

Berriak

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du, Biosphere Egiaztagiriarekin

  • Guardiako Villa-Lucia Ardoaren Zentro Tematikoa
    Guardiako Villa-Lucia Ardoaren Zentro Tematikoa
2016/11/24
Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du, Biosphere Egiaztagiriarekin
Aitorpen hori Turismo Arduratsuaren Institutuak ematen du, eta jasangarritasunaren egiaztapen programa prestigiotsuena da turismoaren industriarentzat

Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, jasangarritasuneranzko beste urrats bat egiteko asmoz, Biosphere Responsable Tourism Egiaztapena lortzeko konpromisoa sinatu du Guardiako Villa-Lucia Ardoaren Zentro Tematikoan. Turismo Jasangarriaren Institutuak ematen duen egiaztapen hori jasangarritasun turistikoko nazioarteko ziurtagiri entzutetsuena da. Konpromisoaren sinadura Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak eta Euskadi Gastronomikak elkarrekin antolatzen duten Arabako Errioxako Komunikazio eta Merkaturatze Enoturistikoaren VI. Foroa inauguratzeko ekitaldian gauzatu zuten. Gasteizek jada badu egiaztapen hori, hiri eredu jasangarritzat aitortzen duena. Ziurtagiri horrek aintzat hartzen ditu ingurumeneko kontserbazioa, kultura ondarearen hobekuntza eta antzeko beste alderdi batzuk, eta nazioarteko merkatu turistikoan presentzia handiagoa izatea ahalbidetzen du, batik bat turismo berde eta jasangarriarekin lotutako merkatuan.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea