Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

  • Hasiera
  • Berriak
  • Arabako Errioxako ardoak, ardoaren munduko guruak sarituak

Ezagutu Euskadi

Berriak

Arabako Errioxako ardoak, ardoaren munduko guruak sarituak

  • Arabako Errioxako ardoak
    Arabako Errioxako ardoak
2017/08/22
Arabako Errioxako ardoak, ardoaren munduko guruak sarituak
Arabako Errioxako 5 ardo agertzen dira Espainiako 13 ardo onenen zerrendan James Suckling kritiko entzutetsuaren arabera

James Suckling ardoaren estatubatuar kritiko ospetsuak ardoen zerrenda bat egin du eta Espainiako 1.200 ardo puntuatu ditu. Arabako Errioxako 5 ardo agertzen dira 13 hoberenen artean. Wine Spectator sektoreko aldizkari ezagunenetakoaren argitaratzaile izan zenak 100 puntutik 99rekin baloratu ditu Telmo Rodriguezen Las Beatas eta Artadiren Álava Viña El Pisón 2014. Eta Bastida, Biasteri eta Eltziegoko mahasti eta bodegetako Contino (98 puntu), Remelluri (98) eta Marqués de Riscal (98) ere lehen tokietan ageri dira. Gainerako posizioetan, besteak beste, Lanzaga, Diez-Caballero, Itsasmendi Bizkaiko Txakolina, Bhilar, Zugober, Hermanos Frías de Val, Luis Cañas, Izadi, Artuke eta Viña Salceda ageri dira. Aipatu beharra dago lehen aldia dela usadiozko txakolina nazioarteko dastatzaile handien zerrendan sartzen dena.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea