Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Etxebizitzarako eta beste erabilera batzuetarako hiri-finken errentamendu-fidantza -Araubide orokorra-

 

 

Zer da fidantza?

Errentamendu-fidantza errentariak errentatzaileari ematen dion bermea da, eta errentamendu-kontratuan hitzartutako baldintzak betetzen direla bermatzea du helburu.

 

Nork dauka fidantza gordailutzeko betebeharra?

Kontratuan errentatzaile bezala agertzen den pertsonak, hau da, pisua edo lokala errentatzen duenak, nahiz eta jabea ez izan.

Behar izanez gero, behar bezala egiaztatutako beste pertsona batek gordailutu dezake fidantza, errentatzailearen izenean

 

Nahitaezkoa al da fidantza gordailutzea?

Bai, nahitaez gordailutu behar da fidantza, azaroaren 24ko Hiri Errentamenduei buruzko 29/1994 Legearen 36.1 artikuluan ezarria, baldin eta kontratua izenpetu bada 2015eko irailaren 26tik aurrera –egun horretan izenpeturikoak barne–, hala baitio ekainaren 18ko Etxebizitzei buruzko 3/2015 Legearen 54.1 artikuluak.

Baita data horretatik aurrera eguneratzen diren kontratuen kasuan ere.


Zer kopuru gordailutu behar dut fidantza gisa?

  1. Hilabeteko errenta, etxebizitzen errentamendu-kontratuetan.
  2. Bi hilabeteko errenta, etxebizitzatarako edo denboraldirako ez, bestelako xede nagusiren bat duten errentamendu-kontratuetan (adibidez, lokal bat).
  3. Urtebete baino gutxiagoko iraupena duten denboraldiko errentamenduetan –etxebizitza eta lokalenetan– kontratuaren iraupenaren proportzioan ezarriko da fidantza, kontuan hartuta ezarritako bi hilabeteak urtebetez irauten duten kontratuei dagozkiela.

 

Zein epetan gordailutu behar dut fidantza?

Epea hilabetekoa izango da. Epe hori kontratua formalizatzen den egunetik hasiko da kontatzen.

Partikularren artean egindako babes publikoko etxebizitzen errentamenduen kasuan, epe hori hasiko da kontatzen etxebizitza-arloan eskumena duen sailaren kontratu-oniritziaren egunetik aurrera.

 

Nola gordailutzen da fidantza?

Fidantza gordailutzeko ZUZENEAN-en bulegoetara 08:00etatik 19:30era jo beharko duzu, edo Eusko Jaurlaritzak hitzartuta dituen erregistro ofizialetara; edo eskaera postaz bidal dezakezu Bizilagun zerbitzuetara, honako agiri hauek aurkezteko:

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  1. Formularioa (beteta). Hemen lor dezakezu:
    1. Zuzenean-en bulegoak
    2. Formularioa PDF formatuan deskargatuta (Deskargarako laguntza)
    3. Honako formulario elektroniko honen bidez
    Inprimakian jarri beharko duzu pisua edo lokalari dagokion katastroko erreferentziaren zenbaki finkoa. Zenbaki hori zein den jakiteko eskrituretara edo Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagirira jo dezakezu.

  2. Izenpeturiko errentamendu-kontratuaren kopia bat, salbu eta kontratua ahozkoa denean edo aurretik oniritzia jaso duenean etxebizitza-arloko sail eskudunaren partez.

  3. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren kopia bat, katastroko erreferentziaren zenbaki finkoa egiaztatzeko bakarrik.

  4. Eskaera Interneten bidez egiten bada, (formulario elektronikoaren bidez): Ordainagiria, gordailuari dagokion zenbatekoa ordaindu ondoren lortzen dena.

  5. Eskatzailea pertsona juridikoa bada IFZren fotokopia.

ORDAINTZEKO MODUA 

  • Eskaera Interneten bidez egiten bada, (formulario elektronikoaren bidez), gordailua bide beretik ordain dezakezu (kreditu-txartelaren bidez edo banku elektronikoaren bidez, inprimakiaren urratsak jarraituz), edo, bestela, likidazio bat lortu: inprimatu eta hor adierazten den entitateetako batera eraman, ordainketa egiteko.
  • Eskaera aurrez aurre egiten bada, formularioa (Deskargarako laguntza)  Zuzenean-en bulegoetan aurkeztuta. Bizilagun zerbitzutik likidazio bat bidaliko dizute, eta horrekin bertaratu behar duzu ordainketa egitera, likidazioan zehaztutako banku-erakunderen batera.

Ohartarazpen garrantzitsuak:

  1. Finken alokairua Ondasunen Transmisioen gaineko Zergaren mende dago. Errentariak derrigor ordaindu beharko du zerga hori dagokion Foru-Ogasunean.

  2. Errentatzaileak eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria (balioduna eta indarrean dagoena) eman behar dio errentariari, eta Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriari buruzko abenduaren 9ko 226/2014 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan erregistratu behar du.

Izapidetzea amaitu ondoren, Bizilagun zerbitzuak fidantzaren gordailutze-agiria izeneko ziurtagiria egin eta entregatuko dio pertsona edo entitate errentatzaileari, errentariari entregatzeko kopia batekin batera.
 

Zenbatekoa kontu batean sartu behar dut?

Bai, hala egin behar duzu, Interneten bidez edo banku-erakundean Bizilagunek emandako edo Interneten lortutako likidazioa aurkeztuta. Bizilagun zerbitzuan ezin da gordailua eskudirutan eman.

 

Errentariari horren berri eman behar diot?

Bai. Fidantza gordailutu edo eguneratu ondoren, hilabeteko epean eman behar diozu horren berri errentariari; horretarako, gordailutze-betebeharra bete dela egiaztatzen duen agiriaren kopia bat entregatu behar diozu, Bizilagun zerbitzuan ematen dizutena.

Fidantza Eusko Jaurlaritzan Bizilagun zerbitzuaren bidez gordailutzea eta itzultzeak, ordea, ez du eragozten bi alderdiek errentamendu-kontratuaren arabera beren gain hartutako eginbehar guztiak bete beharra.

 

Zergaren bat ordaindu behar dut fidantza gordailutzeagatik?

Ez. Doakoa da.

 

Fidantza gordailutzeak interesik sorten du?

Ez. Fidantza gordailutzeak ez du inongo interesik sortzen gordailugilearentzat.

 

Zer gertatzen da fidantza ez badut epe barruan gordailutzen?

Aurretiko errekerimendu espresurik gabe fidantza epez kanpo gordailutuz gero, fidantzari % 2ko gainkarga ezarriko zaio, gehi berandutze-interes legala.

Baina aurretiko errekerimendu espresu bat badago, fidantzari %10eko gainkarga ezarriko zaio; horretaz gain, ez gordailutzea arau-hauste arintzat jo, eta zehapen administratiboa ezar daiteke.

 

Eta zer gertatzen da baldin epez kanpo ere ez badut fidantzarik gordailutzen?

Epez kanpo egiteagatik ezar litezkeen gainkargak eragotzi gabe, arau-hauste arintzat joko da, baldin hiri-finkak errentatzen dituzten pertsona edo entitateei errekerimendua egin ostean haiek ez ez badute fidantza gordailutzeko betebeharra betetzen, bat etorriz Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 85.j artikuluarekin.

Lege horren arabera, 300etik 3.000 eurora arteko isuna jarri ahal izango da (legearen 90.3 artikulua). Edozein kasutan, isuna ez da izango jarri beharreko fidantzaren halako bi baino gutxiago.

 

Nola eskatu behar dut fidantza itzultzeko?

Behin kontratua azkenduta, gordailututako fidantza itzultzeko eska dezakezu, Bizilagun zerbitzuan. Itzulpen hori alokatzaileak besterik ezin du eskatu.

Horretarako, lurralde historikoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) Zuzenean-en bulegoetara 08:00etatik 19:30era, edo Eusko Jaurlaritzak hitzartuta dituen erregistro ofizialetara, jo beharko duzu; edo eskaera postaz bidal dezakezu Bizilagun zerbitzuetara, honako agiri hauek aurkezteko:

  • Formularioa (beteta). Hemen lor dezakezu:
    1. Zuzenean-en bulegoak
    2. Formularioa PDF formatuan deskargatuta (Deskargarako laguntza)
  • Gordailuaren gordekina
  • Kontratua azkendu dela egiaztatzen duen agiria, bi alderdiek sinatua, edo, hala badagokio, kontratua azkendu dela egiaztatzen duen epai irmoa. Azken bi agiri horiek izan ezean, pertsona errentatzailearen zinpeko adierazpena onartuko da.
  • Fidantza sartuko den errentatzailearen bezero kontuaren kodea agertzen den libreta edo kontuko orriaren fotokopia, edo banku-zirtagiria.
  • Baldin eta itzulketaren eskatzailea errentamendu-kontratuan agertzen ez bada, kontratuko eskubideetan eta betebeharretan subrogatu dela justifikatzen duen dokumentua.
  • IFZren fotokopia, eskatzailea pertsona juridikoa bada

Gordailutako fidantza itzultzeko eskatzeko eskubidearen preskripzio-epeari dagokionez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 47. artikuluak dioena aplikatuko da (1/1997 Legegintza Dekretuak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen du).

Noiz itzuliko didate fidantza?

Hiru hilabeteko epean, gehienez ere, Bizilagun Zerbitzuak fidantza itzuliko du, banku-transferentzia bat eginez errentatzailearen kontura, eta fidantzaren itzultze-agiria izeneko ziurtagiri bat egin eta entregatuko dio pertsona edo entitate errentatzaileari.

Epe hori igaro, eta artean ez bada fidantza itzuli eskatzaileari egotzi ezin zaion kausaren batengatik, diruaren legezko interesak ordaindu beharko dira, fidantza itzultzeko epe-muga igarotzen denetik fidantza egiaz itzultzen d

Azken aldaketako data: