Estefania Beltran de Heredia sailburuaren agurra

Estefania Beltran de Heredia, Segurtasun Sailburua

Ongi etorri Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren orri honetara. Bertan aurkituko duzun informazioa zure interesekoa izango dela espero dut.

Sail zabal hau osatzen duten arlo guztiak elkarren osagarri dira berez, eta harreman hori erraz ikusiko da ondorengo urteetako lanean.

Hauxe da Segurtasun Sailean dudan lehentasun nagusia: gure erkidegoko segurtasun-pertzepzioa handitzea eta hobetzea.

Horregatik, gure kaleetako, errepideetako, ikuskizunetako segurtasunaz hitz egiten dugu, baita arrisku naturaleko egoeren aurreko gure segurtasunaz ere.

Lanean ari gara honako hauek lortzeko: larrialdiak kudeatzeko zerbitzu egoki bat, meteorologiako zerbitzu on bat, joko eta ikuskizunetako erantzukizun-bermeak, zirkulazioaren kontrola, delituari aurre hartzea eta ikerketa kriminala.

Eta Ertzaintza kudeatzeko, lidergoa, komunikazioa eta taldeko lana ditugu oinarri, segurtasun publikoko gure politiken ardatz nagusia baita, betiere pertsonen zerbitzura, pertsonekin eta pertsonentzat.

Sail hau osatzen dugun gizon eta emakumeok, zuen itxaropenak ez zapuzteko egingo dugu lan.

Adeitasunez,

Estefania Beltran de Heredia

Segurtasun sailburua.

Sailaren informazio gehiago