Artxiboen estatistika

Metadatuak RDF

Xehetasunak

  • Mota: Estatistika| Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia: Euskara, Kultura, Artxiboak, Gazteria, Euskara
  • Geografia eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Sortze-data: 2012/02/28
  • Eguneratze-data: 2012/02/28
  • Eguneratze-maiztasuna: Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Artxiboen Estatistika Kulturaren Euskal Behatokiak egindako jarduera estatistikoaren barruan kokatzen da. Izan ere, KEBen ardatz estrategikoen artean dago, besteak beste, kultura eta komunikazio alorreko estatistika-sistema partekatu bat diseinatu eta garatzea, kultura- eta komunikazio-eragile publiko nahiz pribatuen bilakaeraren jarraipena egin eta erabakiak hartu ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Artxiboen sektorearen errealitatea ezagutzea da ondarearen alorrean kokatzen den estatistika horren helburu nagusia. Hala, eragileen mapa definitu eta euren egoera eta jarduera ezaugarritu nahi dira.

EAEn halako estatistika egiten den lehen aldia da. Horregatik, operazioa bera diseinatzeak eta eragileen errolda prestatzeak eskatu dute ahalegin handiena. Hori lortzeko, IRARGI, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren laguntza eskergaitza izan dugu, batez ere definizioak kontrastatu, galdetegien diseinua doitu, errolda araztu eta sektorearen berezitasunak ezagutzeko.

Artxiboen lehen estatistika honek 2009. urteari buruzko informazioa jaso du, eta hainbat azterketa egiteko oinarritzat balio izango du. Alde batetik, beste lurralde batzuekiko analisi konparatiboak egiteko aukera eskainiko du; beste alde batetik, eta bi urtean behin egingo denez, denbora-azterketak egin ahalko dira, Euskadin sektoreak duen bilakaera ikusteko.

Kulturaren Euskal Behatokia

Erlazioa duten dokumentuak