EUSKADIKO ELKAR BERMATZEKO SOZIETATEEN GOI-KARGUDUNEN ERREGISTROA

Deskribapena


Helbidea eta jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan duten elkar bermatzeko sozietateek Goi-kargudunen Erregistroan erregistratu beharko dituzte sozietatearen goi-kargudunen izendapenak, baita horien datuen aldaketak ere.

 


Kargudunak izendatzea

elkar bermatzeko sozietateen Goi-kargudunen Erregistroan –finantza-politikan eta finantza-erakundeekin harremanetan egoteko eskumena duen Sailak kudeatzen du, eta publikoa eta estatuko legerian ezartzen denaren osagarria da–, kargu hauen izendapena erregistratu beharko da: presidentea, presidenteordea, kontseilari edo administratzailea, zuzendari nagusia edo baliokideak.

Izendapena pertsona juridiko bati dagokionean ere erregistratu beharko da, baita horren ordezkaria den pertsona fisikoa ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko elkar bermatzeko sozietateen Goi-kargudunen Erregistroan egindako nahitaezko izendapenaren inskripzioa jasotzeko, elkar bermatzeko sozietateek egiaztatu beharko dute 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela.


Kargudunen datuen aldaketak.

Erregistroan inskribatuta dauden elkar bermatzeko sozietateek erregistroa egunean eramateko behar den dokumentazioa eta informazioa eman behar dute.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzara (sail kudeatzailea den aldetik) bidaliko dituzte kargudun hauen datuen aldaketak: presidentea, presidenteordea, kontseilari edo administratzailea, zuzendari nagusia edo baliokideak.

Finantza Politikako Zuzendaritzak elkar bermatzeko sozietateek 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko du.


Erregistroko datuak ziurtatzea

Erregistroan jasotako datuei buruzko ziurtagiriak emateaz ere arduratzen da beste jarduera hauek guztiak egiten dituen erakunde bera: erregistroa eramatea, jardueraren segimendua egitea, ikuskaritza eta elkar bermatzeko sozietateei dagozkien gainerako lanak.

Elkar bermatzeko sozietateek, baita interesdunak diren herritarrek, enpresek eta erakunde publikoek ere, Elkar Bermatzeko Euskadiko SozietateenGoi-kargudunen Erregistroan dauden datuak ziurtatzeko eskatu ahal izango dute.

Nori dago zuzenduta


EBSen Goi-kargudunen Erregistroan inskribatzea eskatu duen kolektibo eskatzailea nortasun juridikoa eskuratu duten elkar bermatzeko sozietateak dira; horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dira.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ogasuna eta Ekonomia / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ogasuna eta Ekonomia / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Kargudunak izendatzea: 0601702
  • Kargudunen datuen aldaketak.: 061704
  • Erregistroko datuak ziurtatzea: 0601705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Elkar bermatzeko sozietateek nortasun juridikoa eskuratu dutela egiaztatuko beharko dute, baita horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan daudela ere.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da, elkar bermatzeko sozietateen Erregistroan inskripzioa aldatzeko eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epea:

Ez dago ebazteko eperik

Ez dago administrazio-isiltasunik

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpen horren kontra.