EAEko tokiko administrazioaren Erregistroa: Toki-korporazio berriak (2019-2023)

Deskribapena


Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazioaren Erregistroa Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erankunde guztiak eta horien osaera fisikoko eta juridikoko datu garrantzitsuenak inskribatzeko tresna ofizial eta publikoa da.


TOKI-KORPORAZIO BERRIAREN INSKRIPZIOA, TOKI-HAUTESKUNDEEN ONDORIOZ (2019-2023)

Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazioaren Erregistroa arautzen da  Euskadiko tokiko administrazioaren Errolda sortzeari buruzko, abenduaren 15eko, 383/1987 Dekretuan eta bere 5.1. c) artikuluaren arabera, inskripzioak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen kideen antolaketa eta osakera hartuko ditu, beste datuen artean.

Horregatik, behin Korporazio berriak eratuta, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen ondorioz, Euskadiko Administrazio Orokorrean toki-erregimenean konpetentzia duen zuzendaritzari jakinarazi behar diote Euskadiko toki-erakundeen erregistroan inskribatzeko.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erankundeak:

  • Udalerriak.
  • Mankomunitateak.
  • Koadrilak.
  • Kontzejuak.
  • Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak.
  • Partzuergoak.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.

Helbide elektronikoa: regimenlocal@euskadi.eus

Telefonoa: 945.017.181

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • TOKI-KORPORAZIO BERRIAREN INSKRIPZIOA, TOKI-HAUTESKUNDEEN ONDORIOZ (2019-2023): 0602602

TOKI-KORPORAZIO BERRIAREN INSKRIPZIOA, toki-hauteskundeen ondorioz (2019-2023)


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk