Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusia
Deskribapena
Erroldaren izaera eta ezaugarriak:
- Erroldak administrazio-izaera dauka, doakoa da eta, beraz, zerbitzuak ematearen truke ez da inolako administrazio-tasarik sortuko.
- Errolda bakarra izango da Euskal Autonomia Erkidegoko osoarentzat; nolanahi ere, zerbitzua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-bulegoen artean banatuko da.
Erroldaren eginkizunak:
- Erroldan sartu beharrekoak diren egintzak kalifikatzea, inskribatzea eta egiaztatzea.
- Inskribatutako egintzen publizitatea egitea.
- Elkarteen derrigorrezko liburuak gaitu eta legeztatzea.
- Herri-onurakotzat aitortutako elkarteen urteko kontuen gordailua jasotzea.
- Erroldan egiten diren inskripzioekin lotutako zernahi gauzari buruz aholkularitza eta argibideak ematea elkarteei.
- Elkarteak ordezkatzen dituzten erakundeekin elkarlanean aritzea, elkarteek dituzten proposamenak eta premiak ezagutzeko.
- Herri Onurako Elkarteen Babeslaritzari laguntza ematea herri-onurako aitorpenaren deklarazioari eta, hala dagokionean, aitorpen horren ezeztapenari buruzko espedienteak izapidetzen.
Erroldaren publizitatea:
Errolda publikoa izango da bertan inskribatutako elkarteen estatutuen eta idazpenen edukiari dagokionez, bai eta erregistroko orrien edukiarekin zerikusi zuzena eta berehalakoa izateagatik bertan gordailatu diren agirien edukiari dagokionez ere. Nolanahi ere, Erroldaren publizitatean ez dira sartuko gordailatutako agirietan azaltzen diren datu pertsonalak, hala nola egoera zibila, helbidea, NANa edo beste batzuk, salbu eta Erroldako arduradunak, kalifikazio-eginkizunaz baliatuz eta informazio-eskaeraren xedea kontuan hartuz, datu horiek ematea beharrezkoa dela irizten badio.
Publizitatea datu-pertsonalak babesteko araudiaren baldintzen arabera egingo da.
Elkarte eta/edo federazio baten eraketaren inskripzioa
Elkarteak eratzeko, behin-betiko nahiz behin-behineko izaerarekin, hartarako erabakia hartu behar dute hiru pertsona fisikok edo gehiagok, edo hiru pertsona juridiko publiko edo pribatuk edo gehiagok; pertsona horiek konpromisoa hartuko dute legezko, guztientzako eta interes orokor nahiz partikularreko helburuak lortzeko asmoz ezaguerak, baliabideak eta jarduerak batera jartzeko, eta elkartearen estatutuak egingo dituzte haren funtzionamendua eta jarduna arautzeko.
Elkarte horiek nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izango dute, eraketa-akta agiri publikoan edo pribatuan egilesten diren unetik bertatik.
Halaber, elkarte horiek Federazioa, Konfederazioa edo Elkarteen Batasunak sortu ahal izango dituzte, eta Erregistroan inskribatu ahal izango dira.
Estatutuen aldaketa
Elkarte guztiek beren jarduera zuzentzen duten estatutuak eduki beharko dituzte, beren barneko eraentza eta funtzionamendua arautzen duten xedapen-multzoa baitira. Bazkide guztiek bere egiten dituzte elkartean sartu orduko.
Estatutuak inskribatu orduko egiten dira publiko bere bazkideen eta elkartearekin harremanetan jartzen diren hirugarrenen bermerako. Horregatik, ez-ohiko batzar nagusiak, helburu horretarako bilduta, estatutuak aldatzea erabakiko balu, derrigorrez Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroari jakinarazi beharko lioke, erabakia bertan inskribatu dezaten.
Zuzendaritza Batzordearen aldaketa
Batzar orokorra, lehendakaria, idazkaria eta diruzaina elkarte baten nahitaezko organoak dira.
Batzar orokorra, elkarteko bazkide guztiek osatzen duten gobernu-organo gorena da, baina zuzendaritza-batzorde bat sortu ahal izango dute, kide bakarrekoa edo anitzekoa, eta elkartearen zuzendaritza eta kudeaketa arruntaz arduratuko da.
Zuzendaritza batzordea gutxienez honako kideek osatuko dute:
1. Lehendakaria
2. Idazkaria
3. Diruzaina
Bazkide adinez nagusiek soilik parte hartu ahal izango dute elkartearen gobernu-organoetan.
Elkarteek, Federazioek eta Elkarteen Batasunek bere gobernu-organoetan gertatzen diren aldaketak jakinarazi beharko dizkiote Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrari.
Egoitza aldaketa (udalerriz aldatzen ez bada)
Lege honetan xedatutakoari jarraiki, eratzen diren elkarteen helbidea elkarteon estatutuetan ezartzen den tokia izango da; toki hori egoitza sozialarena izan daiteke, edo elkarteak bere jarduerak nagusiki egiten dituen tokia.
Fundazio batek helbidea aldatzen badu estatutuak ere aldatu beharko ditu, estatutuen ezinbesteko edukia baita. Bazkideen ez-ohiko batzar orokorrak, erabaki beharko du helbide aldaketa; izan ere, bere eskuduntza baita estatutuak aldatzeko erabakia. Gainera, Erregistroari jakinarazi beharko zaio, dagokion idazpena egin dezan.
Herri berean, beste toki edo kale batera aldatzea da salbuespena. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango estatutuak aldatzea; baina, erabakia Erregistroari jakinarazi beharko zaio, ertzeko idazpen-ohar batez elkarteari irekitako orrian jaso dezan.
Desegitea
Elkarte bat sortu ezezik, desegin ere egin liteke.
Elkartea desegiteko arrazoiak hauek dira:
- Elkartekideen borondate hutsa, Batzar Nagusiak hartutako erabakiaren bidez adierazia.
- Estatutuetan ezartzen den epea edo baldintza betetzea
- Beste elkarte batek xurgatzea edo beste elkarte batzuekin bat egitea.
- Legez ezartzen den gutxieneko elkartekide kopurua ez izatea. Nolanahi ere, gutxieneko kopuru hori osatzeko epe bat aurreikus daiteke estatutuetan; epea urtebetekoa izango da gehienez, azken baja gertatzen denetik kontatzen hasita.
- Elkartea desegitea erabakitzen duen ebazpen judizial irmoa.
- Ezin izatea elkartearen xedeak bete.
- Estatutuetan jasota dagoen desegiteko beste edozein arrazoi.
Desegiteak likidazio-prozesua abiaraziko du, baina elkarteak nortasun juridikoa gordeko du likidazioa amaitu bitartean.
Liburuen legeztatzea
Elkarteak bere eguneroko jarduera islatzen duten LIBURUAK eramatera behartuta daude:
Alde batetik, elkartea osatzen duten kideen zerrenda eguneratua jasotzen duen BAZKIDEEN LIBURUA eraman behar dute; bestetik, egiten dituzten jardueren emaitzen eta bere ondarearen islada zehatza jasotzen duen KONTU-LIBURUA, eta azkenik, bere gobernu eta ordezkaritza organuen bileretan erabakitakoa jasotzen duen AKTA-LIBURUA.
Liburuak gaitzeari buruzko argitze-oharra
Uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak -Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duenak- 13.1 artikuluan ezartzen duenez, “Elkarteek gutxienez elkarteko kideen erregistro-liburua, akta-liburua eta dirukontuen liburua izango dituzte”. Era berean, adierazten du ezen “beste liburu osagarri batzuk ere hartuko dituzte euren ardurapean, beharrezko jotzen badute”.
Hau da, adierazitakoaren arabera, elkarteek –oro har– obligazioa dute adierazitako hiru liburu horiek -bat gaiko- izateko, gutxienez. Dena den, horrek ez du eragotzi behar elkarteek, egokitzat jotzen badute erakundea hobeto kudeatzeko, beste liburu batzuk izateko beren borondatez, eta arrazoia edozein delarik ere.
Era berean, aipatutako 13. artikulu horren bigarren paragrafoak erroldari ezartzen dio aurreko atalean nahitaezkotzat jotzen dituen liburuak legeztatzeko lana.
Hona, bada, zer liburu izan behar dituen nahitaez elkarte batek:
- Akta-liburua, zeinetan elkartearen gobernu- eta ordezkaritza-organoen bilerak (batzar nagusiarenak eta zuzendaritza-batzordearenak) transkribatuko baitira. Liburu horrek zerrendatuta dauzka orriak; bertan elkartearen gobernu-organoen saioak jasoko dira, eta batez ere haiek hartzen dituzten erabakiak aipatuko.
- Elkarteko kideen liburua. zeinetan elkarteko kide guztiak jasoko baitira. Behar bezala eguneratuta, baliagarria izango da edozein momentutan jakiteko zenbat kide dituen elkarteak, zer helbide duten (deialdiak bidaltzeko), eta jakiteko ea ordainduta dituzten kuotak.
- Diru-kontuen liburua: “kutxa-liburua" baino ez da. Erakundera sartu eta erakundetik ateratzen den dirua jasotzen du. Hau da, elkarteak jasotzen dituen kobrantzak eta igortzen dituen ordainketak jasotzen ditu, ordena kronologikoan. Kobrantza eta ordainketa guztiak agiri banari lotuko zaizkio, esterako, tiket, faktura edo ordainagiri bati; beraz, erakundearen egoera ekonomikoaren ikuskera fidagarria azalduko du.
Herri-onurakotzat aitortutako elkarteen kasuan, kontuan izan behar da aitorpen horrek kontabilitateko zer obligazio duen (urteko kontuak aurkeztu beharra: balantzea, emaitzakontua eta txosten ekonomikoa). Beraz, hurrengo kontabilitate-liburuak izan beharko ditu, Erroldan aurkeztu, gaitu edota legeztatzeko:
- Urteko inbentario eta kontuen liburua: hasierako inbentarioa, ekitaldi ekonomikoaren tarteko balantzea, azken inbentarioa eta urteko kontuak jasoko ditu.
- Kontabilitateko egunkaria: enpresak ekitaldian zehar dituen finantza- eta ondare-jarduerak jasoko ditu modu kronologikoan.
Adierazitakoak ez beste libururik legeztatu behar badute elkarteek, edozein notariorenean edo Merkataritza Erregistroan egin beharko dituzte izapideak ; izan ere, Merkataritza Erregistroan, enpresa-jarduerak betetzen dituzten pertsona edo entitateen liburuak legeztatzen dituzte, eta, gainera, beste entitate batzuen liburuak legeztatzen dituzte, nahiz eta entitateok ez izan jarduera ekonomikorik.
Herri Onuraren Aitorpena
Eusko Jaurlaritzak herri-onurako izaera aitortu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei, baldin eta indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-,altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Herri-onura diskrezionaltasunez aitortuko da, elkarteak aurrera eramandako xedeek eta jarduerek jasotzen duten balorazioaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak aitortuko du herri-onura, Gobernu Kontseiluak onetsitako dekretu baten bidez. Dekretu-proposamena gaiaren arabera dagokien sailek eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; eta azken sail horrek izapidetuko ditu prozedura, eta horretan sor daitezkeen auzi guztiak.
Herri-onuraren aitorpena ezeztatu ahal izango da, Dekretu bidez beti ere.
Bai aitorpena, bai aitorpenaren ezeztapena Aldizkari Orokorrean publikatuko dira.
Herri-onurakotzat aitortu diren elkarteek une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen eskubide, onura eta salbuespenez ekonomikoak, administratiboak, zergen arlokoak eta sozialak gozatzeko eskubidea izango dute.
Ordainetan, aurreko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak aurkeztu behar dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, ekitaldi hori amaitu eta hurrengo sei hilabetetan; horrekin batera, ekitaldi horretan elkarteek burutu dituzten jarduerak deskribatzen dituen txosten bat ere aurkeztu behar dute.
Orobat, Herri Onurako Elkarteen Babesletzak haien jarduerei eta funtzionamenduari buruz eskatzen dizkien informazio eta agiri guztiak eman behar dizkiote Babesletzari.
Eusko Jaurlaritzak herri-onurako izaera aitortu ahal izango die Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteei, baldin eta indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-,altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Herri-onura diskrezionaltasunez aitortuko da, elkarteak aurrera eramandako xedeek eta jarduerek jasotzen duten balorazioaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak aitortuko du herri-onura, Gobernu Kontseiluak onetsitako dekretu baten bidez. Dekretu-proposamena gaiaren arabera dagokien sailek eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute; eta azken sail horrek izapidetuko ditu prozedura, eta horretan sor daitezkeen auzi guztiak.
Herri-onuraren aitorpena ezeztatu ahal izango da, Dekretu bidez beti ere.
Bai aitorpena, bai aitorpenaren ezeztapena Aldizkari Orokorrean publikatuko dira.
Herri onurako elkarteak, urteko kontuak aurkeztea
Herri-onurakotzat aitortu diren elkarteek une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen eskubide, onura eta salbuespenez ?ekonomikoak, administratiboak, zergen arlokoak eta sozialak ? gozatzeko eskubidea izango dute.
Ordainetan, aurreko ekitaldiari dagozkion urteko kontuak aurkeztu behar dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, ekitaldi hori amaitu eta hurrengo sei hilabetetan; horrekin batera, ekitaldi horretan elkarteek burutu dituzten jarduerak deskribatzen dituen txosten bat ere aurkeztu behar dute.
Orobat, Herri Onurako Elkarteen Babesletzak haien jarduerei eta funtzionamenduari buruz eskatzen dizkien informazio eta agiri guztiak eman behar dizkiote Babesletzari.
Ziurtagiriak
Euskadi.eus orrialdearen bitartez hauek agiriak ahal dira lortu: erregistro bakoitzean inskribatuta dauden fundazio zein elkarteen eraketa ziurtagiriak. Horiek lortzeko erakundearen izena edo izendapena erabiliko da.
Erregistro publikoak izanik, aipatutako agiriak edozein hiritarrek eskatu ahalko ditu identifikatzeko bitarteko elektronikorik erabili barik.
Prozedura honengatik eska daitezkeen ziurtagiriak:
- Izen-Ematea Egiaztapena
- Izen-Ematea Egiaztapena eta patronatua
- Egiaztapena datuak
- Egiaztapen patronatua
- Egiaztapen patronatua eta ahaldunak
Beste tramite batzuk
- Elkarteak federazioetan anexionatzea/desanexionatzea
- Ordezkaritzak irekitzea/ixtea
- Baja, autonomia-erkidegotik kanpo joateagatik
- Bat-egitea
- Ebazpen judiziala
- Eraldaketa
- Beste erregistro bateko elkartearen ordezkaritza
- Beste erregistro batetik datorren elkartea/federazioa erregistratzea
Nori dago zuzenduta
Errolda zerbitzu publikoa da, nola herritarrentzat, hala bertara jo nahi duten erakunde publiko eta pribatuentzat.
Jarduerak nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituzten elkarteei aplikatuko zaie; elkarteok lurralde-eremu horretatik kanpo ere jardun ahal izango dira, baina jardun hori noizbehinkakoa edo osagarria bada.
Elkarteak oinarri pertsonalista duten eta irabazi-asmorik ez duten erakunde pribatuak dira, xede partikularrak edo orokorrak lortzeko antolatu direnak eta inongo berariazko elkarte-araubideren menpe ez daudenak.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Arreta Zerbitzua: Zuzenean
Kontaktu-postontzia
Internet bidez
012 eta 945018000
Telefono bidez
Zuzenean bulegoak
Aurrez-aurrekoa
Kodea(k)
- Elkarte eta/edo federazio baten eraketaren inskripzioa: 0006208
- Estatutuen aldaketa: 0006209
- Zuzendaritza Batzordearen aldaketa: 0006212
- Egoitza aldaketa (udalerriz aldatzen ez bada): 0006211
- Desegitea: 0006203
- Liburuen legeztatzea: 0006206
- Herri Onuraren Aitorpena: 0006216
- Herri onurako elkarteak, urteko kontuak aurkeztea: 0006204
- Ziurtagiriak: 0006207
- Beste tramite batzuk: 0006213
Erakunde bilaketa
Elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskripzioa
Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatu behar dira, publizitate-ondoreetarako bakarrik.
Erregistroan inskripzioa egiteak publiko egiten ditu elkarteen eraketa, estatutuak eta ordezkaritza- eta gobernu-organoak, eta hori bermea da bai elkarteokin harremanak dituzten hirugarrenentzat, bai elkarteetako kideentzat eurentzat.
Pertsona sustatzaileek inskripziorako beharrezko diren jarduketa guztiak egin behar dituzte.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Elkarte baten sorrera inskribatzeko aurkeztu behar diren agiriak.
-
Pertsona juridikoek aurkeztu behar dituzten dokumentuak.
-
Gurasoen elkarteak aurkeztu behar dituzten dokumentuak.
-
Eratutako federazio, konfederazio eta elkarte-batasunen estatutu-eredua.
Izapide hau egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Zuzenean zerbitzua | Hiria | Helbidea |
---|---|---|
Bizkaia | Bilbao | Kale Nagusia, 85 |
Gipuzkoa | Donostia | Andia kalea, 13 |
Alava | Vitoria-Gasteiz | Ramiro Maeztu kalea, 10 |
EAEko erregistro laguntzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskripzio bat egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean Estatutuen aldaketaren inskripzioa
Estatutuen aldaketa helburu horretarako berariaz antolatuko den batzar nagusi berezian erabakiko da.
Aldaketa horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzen den unetik aurrera bakarrik izango ditu ondorioak fede oneko hirugarrenei dagokienez.
Elkartekideentzat, onesten diren unetik bertatik izango dituzte ondorioak gainerako aldaketek, estatutuetan agertzen diren prozeduren arabera. Hala eta guztiz ere, erregistroari jakinarazi egin beharko zaizkio aldaketa horiek, publizitate-ondoreetarako bakarrik.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Elkarteen estatutuak aldatzeko eredua.
-
Ikasleen guraso-elkarteen estatutuak aldatzeko eredua.
-
Federazio, konfederazio eta elkarte batasunen estatutuak aldatzeko eredua.
Izapide hau egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arreta Zerbitzua: Zuzenean
Zuzenean zerbitzua | Hiria | Helbidea |
---|---|---|
Bizkaia | Bilbao | Kale Nagusia, 85 |
Gipuzkoa | Donostia | Andia kalea, 13 |
Alava | Vitoria-Gasteiz | Ramiro Maeztu kalea, 10 |
EAEko erregistro laguntzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskripzio bat egiteko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean Zuzendaritza Batzordearen aldaketaren inskripzioa
Gobernu-organoko kideetan izandako aldaketak inskribatzeko eskabidea; bertan, karguen aldaketa inskribatu nahi duen elkartearen izen zehatza eta gainerako erregistro-datuak jasoko dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Izapide hau egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Arreta Zerbitzua: Zuzenean
Zuzenean zerbitzua | Hiria | Helbidea |
---|---|---|
Bizkaia | Bilbao | Kale Nagusia, 85 |
Gipuzkoa | Donostia | Andia kalea, 13 |
Alava | Vitoria-Gasteiz | Ramiro Maeztu kalea, 10 |
EAEko erregistro laguntzaileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean Zuzendaritza Batzordearen aldaketa inskribatzeko, bete ezazu inprimakia eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Elkarteek Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean helbidea aldaketaren inskripzioa
Helbidea aldaketak inskribatzeko eskabidea; bertan, helbidearen aldaketa inskribatu nahi duen elkartearen egoitza soziala eta gainerako erregistro-datuak jasoko dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Izapide hau egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Elkarte baten desegitea izapidetu
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Elkarteen derrigorrezko liburuak legeztatzepena
Gomendatzen dugu legeztatu beharreko dokumentuak ahalik eta tamaina txikikoak izatea. Oro har, 10 MB baino gehiagoko fitxategiak ez erabiltzea eta 5 MB gainditzen ez dutenak erabiltzea gomendatzen dugu. Hori baino tamaina handiagoko fitxategiak erabiltzeak legeztatze-prozesua moteldu dezake.
Derrigorrezko liburuak legeztatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde. Gomendatzen dugu legeztatu beharreko dokumentuak ahalik eta tamaina txikikoak izatea. Oro har, 10 MB baino gehiagoko fitxategiak ez erabiltzea eta 5 MB gainditzen ez dutenak erabiltzea gomendatzen dugu. Hori baino tamaina handiagoko fitxategiak erabiltzeak legeztatze-prozesua moteldu dezake.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Gomendatzen dugu legeztatu beharreko dokumentuak ahalik eta tamaina txikikoak izatea. Oro har, 10 MB baino gehiagoko fitxategiak ez erabiltzea eta 5 MB gainditzen ez dutenak erabiltzea gomendatzen dugu. Hori baino tamaina handiagoko fitxategiak erabiltzeak legeztatze-prozesua moteldu dezake.
Onura publikokotzat jotzeko prozedura hastea
Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz, elkarte bat onura publikokotzat jotzeko, lehenik eta behin Babesletzari eskabidea bidali behar zaio. Eskabidea behar bezala sinatu beharko du elkarteko lehendakariak, eta hor elkartearen izena eta gainerako erregistro-datuak adierazi beharko dira.
Eskabidearekin batera beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuko da.
Baldin eta eskabidea behar bezala beteta ez badago edo artikulu honetan eskatutako agiriak falta baditu, Babesletzako arduradunak elkarte eskatzaileari hamar eguneko epea emango dio akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko, eta zera ohartaraziko zaio: eskatutakoa egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrek ez du esan nahi, ordea, administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.
Izapide hau egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
-
Hartutako erabakiari buruz idazkariak emandako akta edo ziurtagiria.
Onura publikoa aitortzeko adierazpena eska dezakeen elkartearen organoak hartutako erabakiari buruz idazkariak emandako akta edo ziurtagiria, lehendakariaren oniritzia jaso duena, bertaratutakoen ehunekoa eta bozketaren emaitza adierazita. Erabaki horretan justifikatuta egon beharko dira onura publikoa aitortzeko dauden arrazoiak, bilatzen diren helburuak eta aurrera eraman diren jarduerak kontuan harturik.
-
Azken hiru urtean egin dituenen memoria.
Aipatutako elkarteak gutxienez azken hiru urtean egin dituenen memoria, estatutuetan agertzen diren helburuak benetan bete ohi dituela egiaztatzeko.
Jardueren Memorian honako hauek zehaztuko dira:
a) Elkarteak dituen bazkide fisiko nahiz juridikoen kopurua.
b) Memoriak barne hartutako garaian aurrera eramandako jarduerak eta emandako zerbitzuak, baldin eta elkarteko bazkideei barik hirugarrenei on egiteko izan badira nagusiki.
c) Aurrera eramandako jarduerak bete nahi diren interes orokorreko helburuei egokituta daudela adierazten duen ziurtagiria.
d) Elkarteak ematen dituen jardueren edo zerbitzuen onuradunen edo erabiltzaileen kopurua, eta halakotzat joak izateko bete behar dituzten baldintzak.
e) Elkarteak dituen giza baliabideak, bereziki adierazita elkarteak lan- edo zerbitzu-harremanen bidez kontratatutakoak, bazkideak diren edo ez aipatuz.
f ) Elkarteak dituen bitarteko materialak edo baliabideak, bereziki adierazita jasotako edo hitzemandako laguntza edo diru-laguntza publikoak, eta nola aplikatuko diren, bai eta estatutuetan jasotako helburuak beteko direla bermatzeko dituen antolamendu-moduak ere.
g) Gobernu-organoko kideek jasotzen dituzten ordainsariak, hain zuzen ere, organo horretako kide izateagatik dagozkien funtzioez besteko zerbitzuak egiteagatik ematen zaizkienak.
-
Azken hiru ekitaldi ekonomikoetako urteko kontuak.
Bukatutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetako urteko kontuak; honako hauek jasoko dira bertan: balantzea, emaitzen kontua eta memoria ekonomikoa.
-
Foru-ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak.
Dagokion foru-ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, egiaztatzeko erakundeak beteta dituela dagozkion zerga-betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekikoak ere.
-
Hala badagokio, izen handiko erakunde publikoen edo pribatuen atxikipenak edo aldeko txostenak, eskaria babesten dutenak.
Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz, elkarte bat onura publikokotzat jotzeko dokumentazioa aurkezteko eta prozedura hasteko modua hauxe da:
1.– Elkarte bat onura publikokotzat jotzeko, lehenik eta behin Babesletzari eskabidea bidali behar zaio. Eskabidea behar bezala sinatu beharko du elkarteko lehendakariak, eta hor elkartearen izena eta gainerako erregistro-datuak adierazi beharko dira.
2.– Eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:
a) Onura publikoa aitortzeko adierazpena eska dezakeen elkartearen organoak hartutako erabakiari buruz idazkariak emandako akta edo ziurtagiria, lehendakariaren oniritzia jaso duena, bertaratutakoen ehunekoa eta bozketaren emaitza adierazita. Erabaki horretan justifikatuta egon beharko dira onura publikoa aitortzeko dauden arrazoiak, bilatzen diren helburuak eta aurrera eraman diren jarduerak kontuan harturik.
b) Aipatutako elkarteak gutxienez azken hiru urtean egin dituenen memoria, estatutuetan agertzen diren helburuak benetan bete ohi dituela egiaztatzeko.
c) Bukatutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetako urteko kontuak; honako hauek jasoko dira bertan: balantzea, emaitzen kontua eta memoria ekonomikoa.
d) Dagokion foru-ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, egiaztatzeko erakundeak beteta dituela dagozkion zerga-betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekikoak ere.
e) Hala badagokio, izen handiko erakunde publikoen edo pribatuen atxikipenak edo aldeko txostenak, eskaria babesten dutenak.
3.– Jardueren Memorian honako hauek zehaztuko dira:
a) Elkarteak dituen bazkide fisiko nahiz juridikoen kopurua.
b) Memoriak barne hartutako garaian aurrera eramandako jarduerak eta emandako zerbitzuak, baldin eta elkarteko bazkideei barik hirugarrenei on egiteko izan badira nagusiki.
c) Aurrera eramandako jarduerak bete nahi diren interes orokorreko helburuei egokituta daudela adierazten duen ziurtagiria.
d) Elkarteak ematen dituen jardueren edo zerbitzuen onuradunen edo erabiltzaileen kopurua, eta halakotzat joak izateko bete behar dituzten baldintzak.
e) Elkarteak dituen giza baliabideak, bereziki adierazita elkarteak lan- edo zerbitzu-harremanen bidez kontratatutakoak, bazkideak diren edo ez aipatuz.
f ) Elkarteak dituen bitarteko materialak edo baliabideak, bereziki adierazita jasotako edo hitzemandako laguntza edo diru-laguntza publikoak, eta nola aplikatuko diren, bai eta estatutuetan jasotako helburuak beteko direla bermatzeko dituen antolamendu-moduak ere.
g) Gobernu-organoko kideek jasotzen dituzten ordainsariak, hain zuzen ere, organo horretako kide izateagatik dagozkien funtzioez besteko zerbitzuak egiteagatik ematen zaizkienak.
4.– Baldin eta eskabidea behar bezala beteta ez badago edo artikulu honetan eskatutako agiriak falta baditu, Babesletzako arduradunak elkarte eskatzaileari hamar eguneko epea emango dio akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko, eta zera ohartaraziko zaio: eskatutakoa egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrek ez du esan nahi, ordea, administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.
Izapide hau egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Herri onurako elkarteak, urteko kontuak aurkezpena.
ONURA PUBLIKOKOTZAT JOTAKO ELKARTEEN JARDUERA EKONOMIKOA ETA ELKARTE HORIEK KONTUAK EMATEA
Ekonomia-ekitaldia.
Onura publikoko elkarteen ekonomia-ekitaldia beren estatutuetan ezarritakoa izango da eta berariazko aipamenik egon ezean urte naturala izango da.
Kontularitza-araubidea.
Onura publikoko elkarteen kontularitza-jarduerak Kontularitzako Plan Orokorreko arauei eutsiko die, irabazi asmorik gabeko erakundeei dagokienez.
Urteko kontuak.
Merkataritza Kodearekin bat etorriz, urteko diru-kontuen barruan honako hauek sartuko dira: Balantzea, Galeren eta Irabazien Kontua eta Memoria. Dokumentu horiek halako batasun bat osatzen dute.
Liburuak eramatea.
Onura publikoko elkarteen ardurapean egongo da Inbentario eta Urteko Diru Kontuen Liburua, bai eta Aurrekontu Liburua, Akta Liburua eta Liburu Egunkaria ere.
Halaber, beste liburu osagarri batzuk ere hartuko dituzte euren ardurapean, beharrezkotzat jotzen badute, erabiltzen duten kontabilitate-sistemaren arabera.
KONTUAK EMATEA
1.- Kontuak aurkeztea.
1.– Erabilera publikoko elkarteek, ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrari aurreko ekitaldiko urteko diru-kontuak aurkeztu beharko dizkiote, ekitaldi horretan egindako jarduerak deskribatzen dituen memoria batekin batera. Horretarako, sei hilabeteko epea izango dute, ekitaldiaren bukaeratik zenbatzen hasita.
2.– Urteko diru-kontuekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:
a) Elkarteko lehendakariak izenpetutako eskabidea. Bertan, kontuak auditatu beharra dagoen ala ez adierazi beharko da, kontu-ikuskaritza arautzen duen legean edo erregelamendu honetan aurreikusitako kasuen arabera.
b) Urteko kontuak onesten dituen Biltzar Orokorraren erabakia dela-eta idazkariak emandako akta edo ziurtagiria, lehendakariaren oniritzia duena. Bertaratutakoen ehunekoa eta bozketaren emaitza adierazita. Aipatu beharko da, halaber, onetsitako diru-kontuak bat datozela auditatu beharra dagoen kasuetan auditatu diren kontuekin (kasu horretan, ikuskaritza-txostena ere erantsiko da).
3.– Agiriak aurkeztu eta hiru hilabeteko epean Babesletzak egiaztatu egingo du Erregistroan aurkeztutako agiriak ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 44. artikuluan eskatutakoak diren ala ez, organo eskudunak behar bezala onartuta dauden eta lehendakariaren eta idazkariaren ezinbesteko sinadurak dauden. Aurkeztutako agirien azterketa aldekoa bada, erregistratu egingo dira agiriak, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean gordailutuko.
2.- Jardueren urteko memoria.
Jardueren urteko memoriak behar beste azalpen izan beharko ditu, hain zuzen ere elkartearen xedeak bete diren edo ez jakiteko eta aplikatu beharreko arauak ezagutzeko eta egiaztatzeko. Memorian gutxienez honako hauek azaldu beharko dira:
a) Ekitaldian zehar burututako jarduerak eta gauzatzerakoan izan diren baldintzak eta inguruabarrak.
b) Gobernu-organoko kideetan egindako aldaketak.
c) Nola lagundu den interes orokorra edo guztion ongia lortzen, eskuzabaltasun, altruismo, elkartasun eta pluraltasunez nabarmen jokatuz.
d) Elkartearen finantzaketa-taula, jasotako diru-sarreren jatorria –publikoa nahiz pribatua–, zenbatekoa, zertarakoa eta aplikazioa zehatz eta behar bezala bereizirik adierazten dituena.
e) Era berean, aurrera eramandako jarduera ekonomikoen erabiltze- eta zorpetze-egintzak adierazi beharko dira, bai eta hitzartutako kreditu-eragiketenak eta elkarteak burututako jarduera ekonomikoenak ere.
f) Aurrekontuaren likidazioa.
g) Gobernu-organoko kideek jasotzen dituzten ordainsariak, hain zuzen ere, organo horretako kide izateagatik dagozkien funtzioez besteko zerbitzuak egiteagatik ematen zaizkienak.
h) Oro har, elkartearen helburuak eta indarrean dagoen legeria betetzeari buruzko beste edozein kontu.
3.- Memoria bakarra.
Urteko memoriaren ordez Memoria bakarra erabili ahal izango da, hala aurreikusita baitago Kontularitzako Plan Orokorra irabazi-asmorik gabeko erakundeetara egokitzeko arauetan.
Memoria bakar horretan jasota egongo da nola kudeaketa ekonomikoari buruzko informazioa hala elkartearen jarduerei buruzkoa, baina, hala ere, elkarteek gehiago zehaztu ahal izango dituzte beren jarduerak, erantsitako agiri batean.
4.- Kontu-ikuskaritza.
Garrantzi ekonomikoa duten onura publikoko elkarteek kanpoko kontu-ikuskaritza jasan beharko dute, kontu-ikuskaritza arautzen duen legean eta legea garatzen duten arauetan ezarritakoaren arabera.
Bi urtetan, bata bestearen ondoan, ondoren adierazten diren ezaugarrietako bi gutxienez dauzkaten elkarteak izango dira garrantzi ekonomikoa dutenak:
a) Elkarteko ondarearen balioa 2.000.000,00 eurokoa edo hortik gorakoa izatea. Elkartearen egoera-balantzean agertzen den aktiboaren diru-zenbateko osoa izango da ondarea, ekitaldia amaitzen den egunean betiere.
b) Elkarteak kudeatutako jardueren bolumena 3.000.000,00 eurokoa edo gehiagokoa izatea. Elkartearen ohiko jarduerengatik emaitza-kontuko hartzekoan agertzen diren diru-sarreren urteko kopuru garbia izan behar du kopuru horrek.
c) Berez enpresa-jarduerak burutzea edo bazkideen erantzukizun mugatua duen edozein elkartetan % 5etik gorako partaidetza izatea.
d) Pertsona onuradunek ordaindutako zerbitzuen kopurua edo bolumena elkarteak egindakoak baino askoz handiagoak izatea.
e) Ekonomia-ekitaldian zehar enplegatutako langileen batez besteko kopurua 50etik gorakoa izatea.
3.– Sozietate anonimoak kontu-ikuskaritza egitera behartzen dituzten ezaugarriak dituzten onura publikoko elkarteak, nolanahi ere, garrantzi ekonomikoa duten onura publikoko elkartetzat joko dira.
Kontu-ikuskarien txostena.
1.– Kontu-ikuskariek egindako txostenak, gutxienez, honakoak jaso beharko ditu:
a) Kontabilitatearen eta urteko kontuen bidez egiaztatutako lege- edo estatutu-arauen ustezko hauspenei buruzko oharrak.
b) Ea beren iritziz urteko kontuek argi adierazten duten zenbatekoa duen elkarteak ondarea, zenbatekoak dituen emaitzak eta nolakoa den bere finantza-egoera.
c) Kontularitzatik edo aurkeztutako urteko kontuetatik ondorioztatu ote daitekeen, ikuskarien iritziz, elkarteak kudeaketa ekonomiko txukuna eta gardena eramaten duela.
2.– Elkartea kanpoko kontu-ikuskaritza egitera behartuta dagoenean, Erregistroan aurkeztu beharko da kontu-ikuskariek ematen duten txostena, ikuskapenaren gai diren kontuekin batera, Babesletzak azter dezan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Urteko kontuak onespena (Biltzar Orokorra)
- Egoeraren balantzea eta emaitzen kontua
-
Beste bateko ataletan aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten onura publikoko elkarteek urteko kontuen eredu arruntak erabili beharko dituzte.
-
Laburtutako ereduak: Onura publikoko elkarteek baldin eta, ekitaldiaren itxiera-egunean, baldintza hauetako bi, gutxienez, betetzen badituzte:
- Aktiboaren partiden guztizkoak bi milioi zortziehun eta berrogeita hamar mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, aktiboaren guztizkotzat joko da balantzearen ereduan ageri den guztizko zenbatekoa.
- Diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbiak bost milioi zazpiehun mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbitzat joko da partida hauen batura: 1. «Erakundearen beraren jardueratiko diru-sarrerak» eta, hala badagokio, 2. «Salmentak eta merkataritza-jardueratiko beste diru-sarrera batzuk».
- Ekitaldian erakundearentzat jardun duten langileen batez bestekoa 50etik gorakoa ez bada.
-
Irabazi Asmorik Gabeko Erakunde Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plana, onura publikoko elkarte guztiek aplikatu ahalko dute, ebazpen horretan bertan jasotako kontuen ereduak erabilita, bi ekitaldiz jarraian eta horien itxiera-datan gutxienez ere baldintza hauetako bi betetzen badituzte:
- Aktiboaren partiden guztizkoak bi milioi zortziehun eta berrogeita hamar mila euro gainditzen ez baditu.
- Diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbiak bost milioi zazpiehun mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbitzat joko da partida hauen batura: 1. «Erakundearen beraren jardueretatik eratorritako diru-sarrerak» eta, hala badagokio, merkataritza-jardueraren urteko negozio-zifraren zenbateko garbia.
- Ekitaldian erakundearentzat jardun duten langileen batez bestekoa 50tik gorakoa ez bada.
Onura publikoko fundazio eta elkarteek Kontabilitate Plan hau aplikatzeko gaitasuna galduko dute baldin eta, bi ekitaldiz jarraian, eta horien itxiera-datan, ez badituzte betetzen aurreko paragrafoan aipatutako baldintzetako bi.
Erakundeen eraketaren edo eraldaketaren ekitaldi ekonomikoan, onura publikoko fundazio eta elkarteek Plan hori aplikatu ahalko dute baldin eta, ekitaldi horren itxieran, atal honetan adierazitako hiru baldintzetatik bi betetzen badituzte.
-
Irabazi asmorik gabeko erakunde txiki eta ertainen kontabilitate-plana onartzen duen Kontabilitate eta Kontu-ikuskaritzako Institutuaren 2013ko martxoaren 26ko Ebazpenak irabazi asmorik gabeko mikroerakundeentzat xedatutako irizpideakonura publikoko fundazio eta elkarte guztiek aplikatu ahalko dituzte baldin eta, Irabazi Asmorik Gabeko Erakunde Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plana aplikatzea aukeratzen badute eta, bi ekitaldiz jarraian, eta horietako bakoitzaren itxiera-datan, baldintza hauetako bi betetzen badituzte, gutxienez ere:
- Aktiboaren partiden guztizkoak 150.000 euro gainditzen ez baditu.
- Diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbiak 150.000 euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbitzat joko da partida hauen batura: 1. «Erakundearen beraren jardueretatik eratorritako diru-sarrerak» eta, hala badagokio, merkataritza-jardueraren urteko negozio-zifraren zenbateko garbia.
- Ekitaldian jardun duten langileen batez bestekoa 5etik gorakoa ez bada.
Onura publikoko fundazio eta elkarteek arau honetan adierazitako irizpide bereziak aplikatzeko gaitasuna galduko dute baldin eta, bi ekitaldiz jarraian, eta horien itxiera-datan, ez badituzte betetzen aurreko paragrafoan aipatutako baldintzetako bi.
Erakundeen eraketaren edo eraldaketaren ekitaldi ekonomikoan, onura publikoko fundazio eta elkarteek arau honetan adierazitako irizpide bereziak aplikatu ahalko dituzte baldin eta, ekitaldi horren itxieran, atal honetan adierazitako hiru baldintzetatik bi betetzen badituzte.
- Memoria
-
Beste bateko ataletan aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten onura publikoko elkarteek urteko kontuen eredu arruntak erabili beharko dituzte.
-
Laburtutako balantzea eta memoria: Onura publikoko fundazio eta elkarteek baldin eta, ekitaldiaren itxiera-egunean, baldintza hauetako bi, gutxienez, betetzen badituzte:
- Aktiboaren partiden guztizkoak bi milioi zortziehun eta berrogeita hamar mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, aktiboaren guztizkotzat joko da balantzearen ereduan ageri den guztizko zenbatekoa.
- Diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbiak bost milioi zazpiehun mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbitzat joko da partida hauen batura: 1. «Erakundearen beraren jardueratiko diru-sarrerak» eta, hala badagokio, 2. «Salmentak eta merkataritza-jardueratiko beste diru-sarrera batzuk».
- Ekitaldian erakundearentzat jardun duten langileen batez bestekoa 50etik gorakoa ez bada.
Ekitaldiaren itxiera-egunean onura publikoko elkartea aipatutako baldintzetatik bi betetzera igarotzen bada edo horiek betetzeari uzten badio, egoera horrek ondorioak izango ditu soilik baldin eta atal honetan adierazitakoa bi ekitalditan jarraian errepikatzen bada.
Laburtutako ereduei buruzko atalean jasotako memoria laburtuaren edukia horixe erabil dezaketen erakundeek bete beharreko gutxieneko informazioa da. Horren osagarri, erakunde horien ekintza jakin batzuei buruz memorian jasotako informazioa urteko kontuen eredu laburrean araututa badago, eta ez eredu laburtuan, informazio hori eredu laburtuan sartu beharko dute. Ekintza horien artean aipa daitezke, besteak beste, kontabilitate-estaldura, negozio bat erostea eta ingurumenari buruzko informazioa.
ONURA PUBLIKOKO ELKARTEEK APLIKATU BEHARREKO KONTALIBITATE-PLANAK ETA KONTUEN EREDUAK
EREDU ARRUNTAK:IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEN KONTABILITATE-PLANA APLIKATZEA. PLAN HORI IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEN KONTABILITATE-PLANA ONARTZEN DUEN KONTABILITATE ETA KONTU-IKUSKARITZAKO INSTITUTUAREN 2013KO MARTXOAREN 26KO EBAZPENEAN AURREIKUSITAKOA DA.
EREDU ARRUNTAK:
Beheko ataletan aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituzten onura publikoko elkarteek urteko kontuen eredu arruntak erabili beharko dituzte, irabazi asmorik gabeko erakundeen kontabilitate-plana onartzen duen Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuaren 2013ko martxoaren 26ko Ebazpenean aurreikusitakoak (EAO, 86. zk., 2013ko apirilaren 10ekoa).
EREDU LABURTUAK:
Onura publikoko elkarteek kasu hauetan erabili ahalko dituzte urteko kontuen eredu laburtuak, irabazi asmorik gabeko erakundeen kontabilitate-plana onartzen duen Kontabilitate eta Kontu-ikuskaritzako Institutuaren 2013ko martxoaren 26ko Ebazpenean aurreikusitakoak:
a) Laburtutako balantzea eta memoria: Onura publikoko elkarteek baldin eta, ekitaldiaren itxiera-egunean, baldintza hauetako bi, gutxienez, betetzen badituzte:
- Aktiboaren partiden guztizkoak bi milioi zortziehun eta berrogeita hamar mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, aktiboaren guztizkotzat joko da balantzearen ereduan ageri den guztizko zenbatekoa.
- Diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbiak bost milioi zazpiehun mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbitzat joko da partida hauen batura: 1. «Erakundearen beraren jardueratiko diru-sarrerak» eta, hala badagokio, 2. «Salmentak eta merkataritza-jardueratiko beste diru-sarrera batzuk».
- Ekitaldian erakundearentzat jardun duten langileen batez bestekoa 50etik gorakoa ez bada.
b) Laburtutako emaitzen kontua: onura publikoko elkarteek baldin eta, ekitaldiaren itxiera-egunean, baldintza hauetako bi, gutxienez, betetzen badituzte:
- Aktiboaren partiden guztizkoak hamaika milioi eta laurehun mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, aktiboaren guztizkotzat joko da balantzearen ereduan ageri den guztizko zenbatekoa.
- Diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbiak hogeita bi milioi zortziehun mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbitzat joko da partida hauen batura: 1. «Erakundearen beraren jardueratiko diru-sarrerak» eta, hala badagokio, 2. «Salmentak eta merkataritza-jardueratiko beste diru-sarrera batzuk».
- Ekitaldian jardun duten langileen batez bestekoa 250etik gorakoa ez bada.
Ekitaldiaren itxiera-egunean onura publikoko elkartea aipatutako baldintzetatik bi betetzera igarotzen bada edo horiek betetzeari uzten badio, egoera horrek ondorioak izango ditu soilik baldin eta atal honetan adierazitakoa bi ekitalditan jarraian errepikatzen bada.
Laburtutako ereduei buruzko atalean jasotako memoria laburtuaren edukia horixe erabil dezaketen erakundeek bete beharreko gutxieneko informazioa da. Horren osagarri, erakunde horien ekintza jakin batzuei buruz memorian jasotako informazioa urteko kontuen eredu laburrean araututa badago, eta ez eredu laburtuan, informazio hori eredu laburtuan sartu beharko dute. Ekintza horien artean aipa daitezke, besteak beste, kontabilitate-estaldura, negozio bat erostea eta ingurumenari buruzko informazioa.
EREDU ARRUNTAK:IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDE TXIKI ETA ERATAINEN KONTABILITATE-PLANA APLIKATZEA. PLAN HORI IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDE TXIKI ETA ERTAINEN KONTABILITATE-PLANA ONARTZEN DUEN KONTABILITATE ETA KONTU-IKUSKARITZAKO INSTITUTUAREN 2013KO MARTXOAREN 26KO EBAZPENEAN AURREIKUSITAKOA DA.
PYMES EREDUAK:
Irabazi Asmorik Gabeko Erakunde Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plana, irabazi asmorik gabeko erakunde txiki eta ertainen kontabilitate-plana onartzen duen Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuaren 2013ko martxoaren 26ko Ebazpenean aurreikusitakoa (EAO, 86. zk., 2013ko apirilaren 10ekoa), onura publikoko elkarte guztiek aplikatu ahalko dute, ebazpen horretan bertan jasotako kontuen ereduak erabilita, bi ekitaldiz jarraian eta horien itxiera-datan gutxienez ere baldintza hauetako bi betetzen badituzte:
- Aktiboaren partiden guztizkoak bi milioi zortziehun eta berrogeita hamar mila euro gainditzen ez baditu.
- Diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbiak bost milioi zazpiehun mila euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbitzat joko da partida hauen batura: 1. «Erakundearen beraren jardueretatik eratorritako diru-sarrerak» eta, hala badagokio, merkataritza-jardueraren urteko negozio-zifraren zenbateko garbia.
- Ekitaldian erakundearentzat jardun duten langileen batez bestekoa berrogeita hamarretik gorakoa ez bada.
Onura publikoko elkarteek Kontabilitate Plan hau aplikatzeko gaitasuna galduko dute baldin eta, bi ekitaldiz jarraian, eta horien itxiera-datan, ez badituzte betetzen aurreko paragrafoan aipatutako baldintzetako bi.
Erakundeen eraketaren edo eraldaketaren ekitaldi ekonomikoan, onura publikoko elkarteek Plan hori aplikatu ahalko dute baldin eta, ekitaldi horren itxieran, atal honetan adierazitako hiru baldintzetatik bi betetzen badituzte.
IRABAZI ASMORIK GABEKO MIKROERAKUNDEAK:
"Irabazi asmorik gabeko mikroerakunde" izateko jarraian adierazitako baldintzak betetzen dituzten onura publikoko elkarteek baliatu ahal izango dituzte Irabazi asmorik Gabeko Erakunde Txiki eta Ertainen Kontabilitate-Planean aurreikusitako ereduak. Horretarako, irabazi asmorik gabeko erakunde txiki eta ertainen kontabilitate-plana onartzen duen Kontabilitate eta Kontu-ikuskaritzako Institutuaren 2013ko martxoaren 26ko Ebazpenean irabazi asmorik gabeko mikroerakundeentzat xedatutako irizpide bereziak aintzat hartu beharko dituzte.
Irabazi asmorik gabeko erakunde txiki eta ertainen kontabilitate-plana onartzen duen Kontabilitate eta Kontu-ikuskaritzako Institutuaren 2013ko martxoaren 26ko Ebazpenak irabazi asmorik gabeko mikroerakundeentzat xedatutako irizpideakonura publikoko elkarte guztiek aplikatu ahalko dituzte baldin eta, Irabazi Asmorik Gabeko Erakunde Txiki eta Ertainen Kontabilitate Plana aplikatzea aukeratzen badute eta, bi ekitaldiz jarraian, eta horietako bakoitzaren itxiera-datan, baldintza hauetako bi betetzen badituzte, gutxienez ere:
- Aktiboaren partiden guztizkoak 150.000 euro gainditzen ez baditu.
- Diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbiak 150.000 euro gainditzen ez baditu. Ondorio horietarako, diru-sarreren urteko bolumenaren zenbateko garbitzat joko da partida hauen batura: 1. «Erakundearen beraren jardueretatik eratorritako diru-sarrerak» eta, hala badagokio, merkataritza-jardueraren urteko negozio-zifraren zenbateko garbia.
- Ekitaldian jardun duten langileen batez bestekoa bostetik gorakoa ez bada.
Onura publikoko elkarteek arau honetan adierazitako irizpide bereziak aplikatzeko gaitasuna galduko dute baldin eta, bi ekitaldiz jarraian, eta horien itxiera-datan, ez badituzte betetzen aurreko paragrafoan aipatutako baldintzetako bi.
Erakundeen eraketaren edo eraldaketaren ekitaldi ekonomikoan, onura publikoko elkarteek arau honetan adierazitako irizpide bereziak aplikatu ahalko dituzte baldin eta, ekitaldi horren itxieran, atal honetan adierazitako hiru baldintzetatik bi betetzen badituzte.
Eskaeraren zerbitzu elektronikora sartzeko eta identifikatzeko, entitatearen edo hirritarraren ziurtagiri elektroniko eduki beharko da.
Elkarteen derrigorrezko liburuak legeztatzepena
Prozedura honengatik eska daitezkeen ziurtagiriak:
- Izen-Ematea Egiaztapena
- Izen-Ematea Egiaztapena eta patronatua
- Egiaztapena datuak
- Egiaztapen patronatua
- Egiaztapen patronatua eta ahaldunak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Elkarte-Erregistrorako Ziurtagiriak eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Gomendatzen dugu legeztatu beharreko dokumentuak ahalik eta tamaina txikikoak izatea. Oro har, 10 MB baino gehiagoko fitxategiak ez erabiltzea eta 5 MB gainditzen ez dutenak erabiltzea gomendatzen dugu. Hori baino tamaina handiagoko fitxategiak erabiltzeak legeztatze-prozesua moteldu dezake.
Beste tramite batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean egin daitezkken beste tramite batzuk:
- Elkarteak federazioetan anexionatzea/desanexionatzea
- Bat-egitea
- Ordezkaritzak irekitzea/ixtea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Izapide hau egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- Eskabidea sinatu
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.