Babes Ofizialeko Etxebizitzak erosteko finantza-laguntzak

Deskribapena


Xedea

Erregimen orokorrean edo berezian Babes Publikoko Etxebizitza (BPE) bat eskuratzeko orduan, Eusko Jaurlaritzak horretarako aurreikusi dituen finantza-laguntzak hartzeko aukera eskaintzen dizu.

Segur aski jakingo duzu zer esan nahi duen etxebizitza bat Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) izateak. Oro har, erosiko duzun etxebizitza legezko erregimen jakin baten pean sustatu dela esan nahi du; erregimen horren ondorioz, besteak beste, indarreko araudian aurreikusten diren ezaugarri tekniko eta ekonomikoetara egokituko da etxebizitza. Hortaz, etxebizitzaren azalera erabilgarria ez da 90 m²-tik gorakoa izango, salbuespen-kasuetan salbu (inola ere 120 m²-tik gorakoa); halaber, merkeagoa da, etxebizitzaren eta haren eranskinen prezioak legez mugatuta baitaude. Horrez gain, etxebizitza ezin izango da hutsik egon, hau da, ohiko bizileku iraunkorra izan beharko du.

Informazio-liburuxka: Babes Ofizialeko Etxebizitzak erosteko finantza-laguntzak  (pdf, 36Kb)

Prestazio ekonomikoa

Erregimen orokorrean edo berezian Babes Publikoko Etxebizitza (BPE) bat eskuratzeko orduan, Eusko Jaurlaritzak horretarako aurreikusi dituen finantza-laguntzak hartzeko aukera eskaintzen dizu.

  • Maileguaren zenbateko osoak ez du gaindituko etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80, lotutako eranskinen tasazio- balioaren % 60 eta eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean eskuratzen diren lotu gabeko eranskinen tasazio- balioaren % 30 (BEZik gabe).
  • Maileguaren iraupena, gehienez ere, 30 urtekoa izango da, 3 urteko aukerako gabealdia barne.
  • Maileguak honako Kreditu Erakunde hauekin hitzartuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioarekin finantza-hitzarmen espezifikoa hitzartu duten eta, beraz, Erakunde laguntzaileak diren Kreditu Erakundeekin.
  • Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoak sinatutako finantza-lankidetzako Dekretuan edo hura ordezten duen araudian ezarriko da emango diren maileguen urteko hasierako interes-tasa efektiboa.
  • Amortizazioa eta kreditu-erakundeen interesak bilduko dituzten kuotak konstanteak izango dira (sistema frantsesa) eta hilean behin gauzatuko dira, horiek ordaintzeko era edozein delarik ere.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Mailegu kualifikatua etxebizitza bakarra eta ordain truke eskuratzen denean soilik lortu ahal izango da.
  • Etxebizitza erosleak ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzeko bakarrik emango da.
  • Ezinbestekoa da etxebizitzaren arloan eskumena duen sailaren lurralde-ordezkaritzak etxebizitza eskualdatzeko dokumentu pribatua ikus-oneste
  • Inor ezin izango da erregimen orokorreko eta erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko finantza-neurrien onuraduna izan azken hamar urteetan laguntza horien onuraduna izan bada.
  • Kreditu Erakundean mailegu kualifikatuaren eskaera formalizatzeko, ez dira 6 hilabete baino gehiago iragango behin betiko kalifikazioa lortu denetik, edo salerosketa-kontratua ikus-onetsi denetik, salerosketa-kontratua behin betiko kalifikazioaren ondorengoa bada.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Etxebizitza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0090301

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk