Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Erlijio-aniztasuna

Helburuak

Erlijio- eta kultu-askatasunerako eskubidea aitortuta dagoen giza eskubide bat da, ez gure barne-araudian bakarrik, bai eta giza eskubideei buruzko nazioarteko arau-zerrenda zabal batean ere.

Ukaezina da euskal gizartean badagoela erlijio-aniztasuna. Erlijio-aniztasuna gero eta handiagoa da, migrazio-fluxuen eta erlijio-askatasunaren eskubideaz baliatzearen ondorioz. Izan ere, erlijio-askatasunak barne hartzen du erlijioz aldatzeko eskubidea. Halaber, aniztasuna kudeatzeko politikak eta aniztasuna kontuan hartuko duten arauak exijitzen ditu, pertsona guztientzako askatasun bera bermatze aldera, betiere, legeak ezarritako mugen barruan.

Gure aniztasunaren kudeaketa positiboa lortzeko bidean aurrera egite aldera, Eusko Jaurlaritzak hainbat ekimen eta ekintza sustatu ditu, gure herrian bizi diren pertsona guztiak, diskriminaziorik gabe, eskubide horretaz baliatzen direla bermatze aldera. Gainera, 2015eko martxoaren 20an Eusko Jaurlaritzak, lehendakariaren bidez, adierazpen instituzional bat egin zuen, honako hau mintzagai: “Kulturarteko eta erlijioarteko bizikidetza, gizarte plural, integratu eta integratzailean”.

Azken aldaketako data: