Lan eta Justizia Sailaren egitura eta funtzioak

11. Legealdia (2016 - 2020)
Inprimatu

Titularra: María Jesús San José López

ORGANIGRAMA
LANA ETA JUSTIZIA  
  Zerbitzu Zuzendaritza Juan Ignacio Urresola Arechabala
  Kabinetearen Zuzendaritza Miguel Ángel Unzalu Hermosa
  Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza Juan Ramón Azkue Manterola
  Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza María Elena Pérez Barredo
  Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza Joaquín Díaz Arsuaga
  Justizia Sailburuordetza María Arrate Gallastegui Oyarzabal
  Justizia Administrazioko Zuzendaritza  María Isabel Gabriel Bellido
  Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritza María Amparo López Antelo
  Justizia Zuzendaritza Mª Dolores De Juan De Miguel
EGINTZA ARLOAK

1.– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lan eta Justizia Sailari:

  1. Lan-arloko legeriak lan-harremanei buruz ezartzen duena egikaritzea.
  2. Gizarte-ekonomia: kooperatibak, lan-sozietate anonimoak eta ekonomia solidarioa.
  3. Enpresen gizarte-erantzukizuna.
  4. Gizarte Segurantza, Autonomia Estatutuan aurreikusitako moduan.
  5. Botere Judizialarekiko harremanak zaintzea.
  6. Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.
  7. Espetxe-establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, funtzionamendua eta espetxe-legeria betetzea, legeria horrek Espetxe Administrazioko organo zentralei ematen dizkien ahalmenen egikaritzea bere gain hartuz.
  8. Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak egikaritzea, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskumenak alde batera utzi gabe.
  9. Notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea.
  10. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan.
  11. Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  12. Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainerako ahalmenak.

2.– Sail honi atxikitzen zaio «Osalan, Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea» erakunde autonomoa.

ORGANO KOLEGIATUAK ET BESTE ADMINISTRAZIO ATALAK
ERAKUNDE AUTONOMOAK ETA ERAKUNDE PUBLIKOAK
ERREGISTROAK