Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak

Eraikuntza eta eraispen-lanetan sortzen den eta hondakinak arautzeko araudian «hondakina» zehazteko ematen den definizioarekin bat datorren edozein substantzia edo objektu.

2012. urtean Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretua argitaratu zen.

Dekretu horrek ezarritakoarekin bat, obra handietan sortutako horrelako hondakinen ekoizleek hondakinak behar bezala kudeatu direla egiaztatzen duen txostena aurkeztu beharko dute. Hori ingurumen-organoak akreditaturiko entitate independente batek egiaztatu behar du.

Gainera, dekretu horrek ezarritakoari jarraikiz, kudeaketaren amaierako txostenak egiaztatuko dituen erakunde independenteen egiaztatze-sistema bat ez dagoen bitartean, dagozkion elkargo ofizialek egingo dute lan hori, salbu txosten horiek lurzoru poluituen kontuetan egiaztaturiko entitateek egiten badituzte.

Elkargo ofizialek egiaztatzeko jarduketa horietan egin beharreko lana errazteko asmoz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 2015ean Elkargo ofizialek eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen ekoizpen eta kudeaketari buruzko amaierako txostenak egiaztatzeko jarraibideak (PDF, 268 KB) onartu zituen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Errepide Sareko bidezoruak neurtzeko araua

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinen bidez ezartzen baitira eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizaziotik sortutako agregakin birziklatuak erabiltzeko baldintzak.

Honako profesionalen elkargo hauek ematen dutela Kudeaketaren Amaierako Txostenen zerbitzua:

ELKARGO OFIZIALA

POSTA ELEKTRONIKOA

Bizkaiko aparejadoreak eta arkitekto teknikoak

info@coaatbi.org

Gipuzkoako aparejadore eta arkitekto teknikoak

Paseo Árbol de Gernika nº 21 accesorio. C. Postal: 20.006 Donostia - San Sebastián

Tel: 943 47 16 16 / Fax: 943 45 57 76

gabinete@coaatg.org

Arabako industria-ingeniariak

colegio@coiia.com

Bizkaiko industria-ingeniariak

areaprofesional@coiib.es

Gipuzkoako industria-ingeniariak

JOSUNE@INGENIARIAK.EUS

Arabako peritu eta industria-ingeniari teknikoak

colegio-oficial@itiaraba.org

Bizkaiko industria-ingeniari teknikoak

proyectos@ingenierosbizkaia.eus 

Gipuzkoako peritu eta industria-ingeniari teknikoak

secretaria@copitig.com

Gipuzkoako peritu eta bide, ubide eta portuetako ingeniariak

14agp@ciccp.es

Herri Lanetako ingeniari teknikoak

paisvasco@citop.es

Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko ingeniari agronomoak

agronomos@coiaanpv.org 

Euskal Herriko, Nafarroako, Errioxako eta Soriako Meatzeetako eta Energiako Ingeniari Teknikoen eta Graduen Elkargo Ofiziala

Jose Maria Olabarri 6-2º Dpto 18

48001 Bilbao

colegio@colminasbi.org 

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, 2015eko urtarrilaren 12ko Aginduan (leiho berri batean irekitzen da) tipifikatzen diren erabileretarako CE marka dutela egiaztatzen duen dokumentazioarekin hornitu behar dira eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik birziklatutako agregakinak.

Besteren artean, merkaturatu eta erabili ahal izateko nahitaezko betekizuna da hori, eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinak baliozkotzetik datozen materialak baliozkotzeko eta erabiltzeko orduan sartuta dauden aktore guztiek (eragile/agente ekonomiko guztiek) hartu behar dute kontuan.

Jornada Técnica "Residuos de la Construcción y Demolición. El uso de nuevos productos para el mercado"

Fuente: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Azken aldaketako data: