Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria

  1. Aurkezpena
  2. Erregistroan izena ematea
  3. Energia-eraginkortasun ziurtagirien erregistroaren kontsulta publikoa.
  4. Egiaztapenak egiten dituzten teknikarien erregistroa
  5. Kanpoko kontroloerako baimena duten agenteen zerrenda
  6. Energia-eraginkortasun ziurtagiriei buruzko estatistikak
  7. Araudia
  8. Ziurtapenari buruzko ohiko galderak

Aurkezpena

1. Aurkezpena

Europar Batasuneko eraikinen eraginkortasun energetikoa sustatze aldera, erkidegoko araudiak xedatu du eraikinek energia-ziurtagiri bat izan beharko dutela, eta estatu kide bakoitzak kontrol-sistema aske bat ezarri beharko duela ziurtagirien kalitatea bermatzeko.

Zuzentarau europarrei jarraikiz, 2013ko ekainaren 1etik aurrera, higiezinen jabeek eraginkortasun energetikoko ziurtagiri bat eduki beharko dute horiek saldu edo alokatzeko. Eredu gisa, herri-administrazioek ere ziurtagiri bera eduki beharko dute haien eraikinetan.

Higiezinaren (eraikin osoaren edo zati baten) eraginkortasun energetikoa ebaluatuko du ziurtagiriak, eta kalifikazio bat emango dio A eta G arteko letra baten bidez. Agiriak hamar urtez balioko du.

Higiezinaren ezaugarri energetikoei buruzko informazio objektiboaz gainera, haren eraginkortasun energetikoa hobetzeko gomendioak ere jaso beharko ditu ziurtagiriak.

Gehiago aurreztea eta eraginkortasuna sustatzea da xedea, bai eta eraikinak balioetsi eta alderatu ahal izatea ere, eraginkortasun handiena dutenak eta energia aurrezteko inbertsio gehien egin dituztenak sustatu ahal izateko. Eraikinak energiaren ikuspegitik birgaitzeko egiten diren inbertsioek eragin zuzena dute energia-gastuan, eta, beraz, fakturetan energia eta dirua aurreztea dakarte.

Era berean, eta herri-administrazioak eredugarri izan daitezen, honako betebehar hau ezartzen du Errege Dekretuak: agintari publiko batek 500 m2 baino gehiagoko azalera duen eraikin batean edo eraikinaren zati batean lan egiten badu, eta herritarrak bertara joan ohi badira, horrek ere eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eduki beharko du eta dagokion etiketak agerian egon beharko du.

Eraginkortasun energetikoko ziurtagiriak horretarako sortutako erregistroan inskribatu beharko dira derrigorrean, administrazioak horiek argitara eman eta kontrolatu ahal ditzan.

Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko du autonomia-erkidegoko eraginkortasun energetikoko ziurtagirien erregistroa, energiaren alorrean eskumena duen zuzendaritzaren mendekoa. Erregistroa telematikoa izango da, eta lehendik eginda zeuden edo egin berri diren eraikinen ziurtagiriak kontsultatu ahal izango dira bertan.

Ziurtagiria inskribatzean dagokion energia-etiketa eskuratuko da.

Erregistroan izena ematea

2. Erregistroan izena ematea.

Eraikuntza berriko eraikinetarako eta lehendik eginak dauden eraikuntza, lokal eta etxebizitzetarako zabalik.

 

OHAR GARRANTZITSUA (2016-10-21): Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Sustapen Ministerioarekin batera, 2016ko abuztuan argitaratutako ohartarazpenaren bitartez eraiki berri diren eraikinentzako ondokoa ezartzen du: horien kasuan, proiektuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egiteko antzinako prozedura erabili bada eta ziurtagiri hori 2016ko urtarrilaren 14a baino lehenago erregistratu bada, eraikin bukatuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egiteko proiektuarena egiteko erabili zen prozedura berdina erabili daiteke, dagokion erremintaren azken bertsioa erabiliz eta autonomia erkidegoaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien erregistroaren ardura duen organo eskudunak emandako instrukzioen arabera.

Horren inguruan, aipatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko aukera hori hartu daitekeela, betiere, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bitartez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoaren DB-HE «Ahorro de Energía» oinarrizko dokumentua eguneratzen duen irailaren 10eko FOM/1635/2013 Aginduaren lehenengo Xedapen iragankorrak ezarritakoa betetzen bada. Horretarako, ondokoa egiaztatu behar da:

  1. Udalak igorritako obra-lizentzia eskatuta dagoela 2013ko irailaren 13a baino lehen.
  2. Obrak aurreko lizentzian aipatutako gehieneko epearen barruan hasi zirela bere araudi arautzailearen arabera, eta, eperik ezean, bederatzi hilabeteko epean hasi zirela lizentzia eman zeneko datatik aurrera zenbatuz.

2016KO URTARRILAREN 14TIK AURRERA INDARREAN DAGOEN PROZEDURAREN OHARTARAZPENA, ERAIKINEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ZIURTAPENARI BURUZKOA (MINETUR eta MFOM, 2016ko abuztua).

http://www.minetur.gob.es/energia/desarrollo/EficienciaEnergetica/CertificacionEnergetica/DocumentosReconocidos/Documents/2016-08-04_NOTA%20INFORMATIVA.pdf

 

OHAR GARRANTZITSUA (2016-05-15): 2016ko martxoaren 15etik bertsio berrietako programekin egindako ziurtagiriak bakarrik erregistratu daitezke (ziurtagiriaren data 2016ko urtarrilaren 14a edo hortik aurrerakoa izan behar da).

ERAIKINEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ZIURTAPEN-PROZEDURA ALDATZEN DUEN OHARTARAZPENA (MINETUR, 2015ko abenduaren 14a)

 

Energia-eraginkortasun ziurtagirien erregistroaren kontsulta publikoa.

3. Energia-eraginkortasun ziurtagirien erregistroaren kontsulta publikoa..

Kontsulta egin.

Egiaztapenak egiten dituzten teknikarien erregistroa

4. Egiaztapenak egiten dituzten teknikarien erregistroa

Euskal Autonomia Erkidegoan inskribatutako teknikari ziurtatzaileen erregistroa.

Erregistroan altan eman ahal izango da bai ziurtagiri baten erregistro-eskaera egiterakoan, bai kontsulta honetatik ere.

Sartu erregistroan

Erabiltzailearen eskuliburua. Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak ematen dituzten teknikarien erregistroari buruzko kontsulta publikoa (PDF, 3 MB)

Kanpoko kontroloerako baimena duten agenteen zerrenda

5. Kanpoko kontroloerako baimena duten agenteen zerrenda

Hemen ikus dezakezu kanpoko kontrolerako baimena duten agenteen zerrenda (PDF, 35 KB).

Araudia

7. Araudia

  1. Erkidegokoa
    • 2002/91/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2002ko abenduaren 16koa, eraikinen energia errendimenduari buruzkoa.
    • 2010/31/EB Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2010eko maiatzaren 19koa, eraikinen energia-errendimenduari buruzkoa (2002/91/EE Zuzentaraua aldatzen du).
  2. Estatukoa. Erkidegoko zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendura
    • 235/2013 Errege Dekretua, eraikinen energia-eraginkortasuna ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena (2013ko apirilaren 13ko BOE, eta 47/2007 Errege Dekretua indargabetzen eta bat egiten du).
  3. Autonomia-erkidegokoa. Estatuko araudiaren garapena
    • 226/2014 DEKRETUA, abenduaren 9koa, eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriari buruzkoa.
    • AGINDUA, 2015eko martxoaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien kontrola eta erregistroa arautzen dituena.

Ziurtapenari buruzko ohiko galderak

8. Ziurtapenari buruzko ohiko galderak

Ziurtapenari buruzko oinarrizko informazioa: prozedura, erantzukizunak, energia-etiketa, ziurtatzeko tresnak, etab.

Azken aldaketako data: 2016/04/05