Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Logo twitter
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeetako Emaitzen Artxiboa | Erreferrenduma Erreforma Politikorako Legea

Erreferrenduma Erreforma Politikorako Legea

1976ko azaroaren 18an frankismoko Gorteek gehiengo zabal batez onartu zuten Erreforma Politikorako Lege-proiektua. Horren bidez, diktadura batetik monarkia parlamentario baterako trantsizioa antolatu nahi zen.

Horren ostean, urte bereko abenduaren 15ean, proiektuari buruzko erreferenduma egin zen. Galdera hau egin zen: “Onartu nahi duzu Erreforma Politikorako Lege-Proiektua?”.

Erreferendumean %77k parte hartu zuten eta aldeko botoak %94 izan ziren.

Kontua da 21 urtetik gorakoek baino ezin izan zutela botoa eman, garai horretan 21 urte izan arte ez baitziren adinez nagusitzat hartzen.

Udalerriaren arabera argitaratutako emaitzak orduko Gobernazio Ministerioaren Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiaren ““Referéndum Nacional. 15 de diciembre de 1976. Resumen provisional por municipios” agiritik atera dira.

Probintzietako emaitzei dagokienez, honako hauek dira gure  Erkidego Automikokoenak, arestian aipatutako antzeko agiri baten arabera.

Lurraldea Biztanleria Errolda Bai (%) Ez (%) Zuri (%) Baliogabe (%) Botoemaileen % errold. gainean

Araba
237.440 149.553 104.862 (%91,9) 3.087 (%2,7) 5.780 (%5,1) 376 (%0,8) 76,3

Bizkaia
1.151.102 728.439 351.647 (%90,7) 14.940 (%3,9) 19.720 (%5,1) 1.217 (%0,3) 53,2
Gipuzkoa 682.517 415.539 170.659 (%91,5) 4.983 (%2,7) 10.140 (%5,4) 663 (%0,4) 44,9

Emaitzak eta behera kargatzeko fitxategiak

 

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2016/09/26

» Lege informazioa© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Subir
Menú general

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak