Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Elkarrekin bonu-programa

Helburuak

Ekimen berria izan zen, eta Gizalegez akordioan zehaztutakoak baliabide ekonomikoz hornitzea zuen xede. Diru-laguntzen programa bat da, eta ikastetxeen eta gizarte zibileko erakundeen arteko lankidetza sustatzen du, bizikidetzarako hezkuntzako programei lotutako prestakuntza-, dinamizazio- eta aholkularitza-ekimenak bultzatzeko.

Programa hori betez, 394 ekimen egin dira 2014az geroztik, eta horietan 295 ikastetxek eta 53 gizarte-erakundek parte hartu dute. Programa horri esker, indartu egin dira gizarte-erakundeen eta ikastetxeen arteko interakzioak, biderkatu egin diren ekintza zehatzen bidez. Elkarrekin programa Hezkuntza Sailaren eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren arteko akordio baten bidez garatu da; akordio horren arabera, bada, indartu egingo da giza eskubideekin, bakearekin, bizikidetzarekin, biktimekiko elkartasunarekin eta gatazkak modu baketsuan konpontzearekin lotutako hezkuntza.

Azken aldaketako data: