Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2017ko Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak

Gero eta gehiago dira Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azoka alaietan murgiltzen diren zaleak. Eta, hortaz, landa eta itsas munduarekin berraurkitzeko egun ederra gozatzea saihestezina da.

Haientzat guztientzat da aproposa gidaliburu hau, euskal geografian barrena 380 hitzordu dakartzana, lurraldearen, dataren eta udalerriaren arabera ordenatuak, eta gaiaren arabera sailkatuak: laborantza, abeltzaintza, hegaztitarra, arrantzakoa, gastronomikoa, enologiazkoa, artisaua, ekologikoa, lore eta landarekoa, Gabon azoka eta Erdi Aroko azoka.

Haietan ume eta nagusientzako hainbat ekitaldi izango dituzu zain: gure baserritarrek egindako nekazaritza produktuak saldu eta dastatzea, gure baserrietako animaliak eta landareak ikusi, produktu bitxi eta artisauak ikusi eta erosi, herri kirolak, erromeriak, eta abar.

Bila ezazu liburuxkan zure agendara ondoen egokitzen diren azokak eta, bakarrik edo lagunduta, zatoz gure lurreko produktuez gozatzera!

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak 2017

Azoken bilatzailea lurralde historikoz

Data aldaketak:


* Mungia: irailaren 23an ospatu behar zen Nekazaritza Ekologikoko Azoka, irailaren 30era atzeratzen da.


* Zizurkil: Urriaren 8an ospatu behar zen Nekazaritza eta Eskulangintzaren XX. edizioa, urriaren 1era aurreratzen da.


* Bilbo (Zorrotza): Nekazaritza eta Artisau Azoka ospatuko da irailaren 30ean, larunbata. Aldatz Bide Elkarteak antolatutako azoka da eta bertan baserriko produktuen erakusketa eta salmenta egongo da.

Azken aldaketako data: 2017/09/05