Prozesuen alorreko berrikuntza proiektuei laguntzak 2016

LABURPENA
Titulua:
Prozesuen alorreko berrikuntza proiektuei laguntzak 2016
Xedea:

Prozesuen alorreko berrikuntza-proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak.

Diru kopurua:

Argitaratu gabe 2016ko aginduak ezarriko du.

Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Egitura atal ebazlea:
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
Telefono bidezko arreta:

Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga
Telefonoa: 945 019 690
Faxa: 945 019 701
E-maila: i-sasigain@euskadi.eus

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte (abuztuan izan ezik, 14:30ak arte).

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Prozesuetan berrikuntza 2016

Prozesuen alorreko berrikuntza-proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

a) Enpresa pribatuak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:

1. Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera.

2. Enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainen definizioan biltzen ez diren enpresak izan dira, betiere enpresa txikiarekin edo ertainarekin elkarlanean jarduten badute, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Batzordearen Gomendioan ezartzen denaren arabera, laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, baldin eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu finantzarioki diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun erkidegoak. Kasu honetan, bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

1. Diruz laguntzeko moduko inbertsioak edo gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruaren barruan jarrita dauden edo jarriko diren establezimenduekin erlazionatuta egon beharko dira.

2. Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako proiektuak ez badira hasi eskaera aurkezten denean. Baldin eta enpresak aurrekontuaren ekitaldi jakin batean hasi behar badu proiektua, baina deialdi-aginduak urtero ezartzen duen epea ireki baino aurretikoa bada, behar bezala betetako eskabidea aurkeztu beharko du, agiri guztiez gain.

3. Foru Ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak ordainduta edukitzea, Erakunde Publikoen kasuan izan ezik, horiek ez baitituzte zerga horiek ordaindu behar izango.

4. Proiektuak ingurumen-alorreko arauak eta higiene- eta osasun-eskakizunak bete behar ditu, baita Erkidegoan dagozkion inbertsioei aplikatu behar zaizkien arauak ere eta animalien ongizateari eta animalien garraioari buruzko araudia ere.

5. Egin beharreko ekintzek ez izatea ondorio txarrik ingurumenerako.

6. Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko 2004ko urriaren 1eko C 244/02 gidalerroek edo horiek ordezkatzen dituen arauak ezartzen duen definizioarekin bat, pertsona fisiko edo juridiko pribatuak diren eskatzaileen enpresak ezin dira izan krisialdian dauden enpresa.

7. Proiektua teknikoki nahiz ekonomikoki bideragarria izatea.

8. Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere.

9. Egiaztatu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dagoela ala ez.

10. EAEko Administrazio Publikoaren eremuan, edozein itzultze-prozeduratan ezarritako zenbatekoak itzuli dituela.

11. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

12. Dekretu honetako 5. artikuluaren 2. paragrafoaren a) atalean eta 2. azpiatalean eta 5. artikuluaren 3. paragrafoaren a) atalaren eta 2. azpiatalean aurreikusitako enpresa handiaren kasuan, enpresa handi horrek enpresa txiki edo ertain batekin elkarlanean jarduten badu finantzarioki laguntza eskatzeko xede izan den jardueran, eta enpresa txikiak edo ertainak bere gain hartzen badu diruz laguntzeko moduko guztizko kostuen % 30.

13. Ekintzak gauzatzeko gehieneko epeak:

- Laguntzen onuradunek deialdiaren ekitaldian bertan hasi behar dituzte diruz laguntzeko moduko diren ekintzak.

- Proiektuak gauzatzeko epea laguntza ematea erabakitzen duen ebazpenean ezarriko da eta ez da 24 hilabetetik gorakoa izango.

14. Betekizun zehatzak:

- Bermatzea proiektuaren gastuetarako berezko ekarpena egingo dela, diruz laguntzeko moduko inbertsioaren % 25ekoa, gutxienez, bere baliabide propioen bitartez edo inolako laguntza publikorik ez duen kanpoko finantziazioa bidez.

- Enpresa handietan, laguntzak prozesuen alorreko berrikuntza-jardueren igoera garbia ekartzea.

- Diruz laguntzeko eskatzen duen proiektuaren bidez enpresak abiaraziko duen I+G+Baren aurretik ere enpresak jada martxan zeukan I+G+Ba lanerako gehikuntza garbia izatea, eta enpresaren sektorearen hobekuntza orokorrerako baliagarri izan dadila, I+G+Bari dagokionez.

- Proiektuak berrikuntza ekartzea, edo hobekuntza nabarmena, proiektua aurreko egoeraren aldean. Berritzailea dela erakusteko, berritasunaren deskribapen zehatza egin beharko da, sektore berdineko beste enpresa batzuek gaur egun erabiltzen dituzten prozesuekin alderatuta.

- Proiektuak kudeatzaile identifikatua eta kualifikatua edukitzea, eta gastuak ere zehaztuta edukitzea.

- Proiektuak arrisku nabarmena izatea. Arriskua egon badagoela erakusteko, kontuan hartuko da enpresaren negozio-bolumenarekiko proiektuaren kostua zenbatekoa den, prozesua garatzeko zenbat denbora behar den, kostuen aldean prozesuen inguruko berrikuntzatik zenbateko irabazia espero den, eta porrot egiteko arriskua zenbatekoa den.

- Laguntza jasotzekoa den proiektuaren emaitzak sistematikoki errepika daitekeen edo, kasuan kasu, ziurtatu edo patentatu daitekeen, arau, enpresa-eredu, metodologia edo kontzeptu ekartzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Argitaratu gabe dagoen 2016ko aginduak ezarriko du.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan "enviar/bidali" botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Dokumentazioa:
  • Hirugarrenaren Alta (1)

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua, Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin: Kutxabank, Bankoa, Banco Santander, Laboral Kutxa, Caixa Bank eta BBVA.

  • Hirugarrenaren Alta (2)

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua beste erakundeetan banku-kontuarekin.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/03/30 - Egungo ekitaldiaren deialdiaren araudia argitaratu gabe
Aurkezteko epe-muga:

Argitaratu gabe dagoen 2016ko aginduak ezarriko du.

Ebazteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.