Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Elikagai eta edari enpresen direktorioa

Euskal Herriko elikagaien eta edarien weba eta enpresen direktorioa estrenaituko dugu

Euskal Herriko elikagaien eta edarien web guneaEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak elikagaien eta edarien web bat eta argitaratuko den Euskal Herriko enpresen direktorio bat sortu ditu.

Enpresa kopuru handi batek eman du izena, baina alta eman eta katalogoan agertu nahi dutenek edo daturen bat aldatu nahi dutenek erraz egin dezakete webaren beraren bitartez, bertan agertzen diren jarraibideak beteta.

Euskal Herriko elikadura enpresak azkarrago eta errazago aurkitzeko:

www.alimentosdelpaisvasco.net | www.euskadikoelikagaiak.net

 

Abian jarri eta hilabete batera, gutxi gorabehera, webaren eta euskal industrien katalogoaren kopia bat egingo dugu, DVD formatuan, eta  sustapenerako material gisa erabiliko dugu hurrengo urtetik aurrera.

Euskal Herriko elikagai eta edarien web gunean agertzeko, beharrezkoa da:

- Euskal Herriko elikadura-enpresa eraldatzailea izatea eta Elikadura Industriaren Erregistroan altan egotea.

- JDP/AGB duten guren lurraldeko produktuei dagokienez (Adib.: Ardoa, Txakolina, Idiazabal gazta?), dagokien kontseilu arautzailean izena emanda egon behar dute, eta produktu horiek berezko markarekin saldu behar dituzte.

Zalantzak eta kontsultak: promocionalimentaria@ej-gv.es
Telefonoa: 945 01 96 82/84

Azken aldaketako data: 2013/04/22