Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroa

Jarduerari ekitearen erantzukizunpeko adierazpena

Nekazaritza eta Elikadura Industrietako Erregistroaren datuetara sarbidearen eskaera

Nekazaritza eta Elikadura Industrietako Erregistroko establezimendu fitxa

Aldaketak egiteko erantzukizunpeko adierazpena

Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan inskribatutako enpresen bilatzailea

Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroaren Gida

 

Azaroaren 7an argitaratu zen EHAAn nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizunpeko adierazpenen erregimena arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko 422/2013 Dekretua.

Dekretu honen xedea nekazaritza eta elikagaigintzako industria da, industria horien produktuak ez direnean saldu behar azken kontsumitzaileari (ontziratu ez etiketatu gabe) edo haiek dauden udalerriko merkatuetara soilik eta I. eranskinean jasotako jarduerak egiten dituztenean.

Arautegi berri honen jatorria 2006/123/EE Zerbitzu Zuzentaraua da eta antolamendu juridikora 17/2009 Legearen bidez egokitu zen; lege horren bidez, zerbitzu jarduerei ekiteko askatasuna erregimen orokorra da eta lurralde osoan egin daitezke jarduera horiek, eta kasu batzuetan murrizketak ezar daitezke.

Arau berri hau baino lehen, baimen erregimenen sistema orokorra zen nagusi, orain, ordea, baimen erregimenei eutsiko zaie, bidezkotuta daudenean soilik, eta kasurik gehienetan nahikoa izango da zerbitzua ematen duenaren erantzukizunpeko adierazpena.

Dekretu honek bete egiten du Nekazaritza eta Elikagaigintzari buruzko abenduaren 23 ko 17/2008 Legeak arautzen duena.

Nekazaritza eta elikagaigintzako industriek, lanean hasi baino lehen, Jarduerari ekitearen erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) aurkeztu behar dute haien jarduerari ekiteko, eta adierazpen horretan adierazi behar dute, haien erantzukizunpean, bete egiten dituztela indarreko araubideak ezartzen dizkien jarduera baldintzak.

Halaber, nekazaritza eta elikagaigintzako industriek erregistroko datuak alda ditzakete jarduerari ekitearen erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina) aurkeztuta, eta adierazpen horretan adierazi behar dute, haien erantzukizunpean, bete egiten dituztela indarreko araubideak ezartzen dizkien jarduera baldintzak.

Jadanik Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroan erregistratuta dauden industriek III. Eranskinak azaltzen dituen aldaketak egiteko sarbide-kodea eskatu beharko dute.

  • Harremanak norekin:

Mª Carmen Gonzalez
Telefonoa: 945 01 96 39
Faxa: 945 01 97 02
e-maila: carmengonzalez@euskadi.eus

Oihana Aramendia
Telefonoa: 945 01 96 39
Faxa: 945 01 97 02
e-mail: o-aramendia@euskadi.eus

  • Erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko lekua:

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Azken aldaketako data: