Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 22koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan sustatzen ari diren zenbait jarduerari dagokien ingurumen- baimen bateratua berrikusteko aurkeztu diren zenbait proiektu jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 1835
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/22
  • Argitaratze-data: 2018/04/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak Kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen. Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta, hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz, instalazioen ustiaketak, eta funtsezko aldaketek, ingurumen-baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen bateratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek euren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena emateko parte hartu behar duten herri-administrazioen arteko koordinazioa bermatzen duen prozedura baten bitartez, betiere partikularren kargak eta izapideak arintzearren.

Beste alde batetik, aipatutako testu bateratuaren 26. artikuluak baldintzak ezartzen ditu baimena eguneratzeko. Horrela, instalazioan egiten den jarduera nagusirako eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorioak argitaratu ostean, lau urteko epemugan Administrazio eskudunak baimenerako baldintza horiek eguneratu direla ziurtatu behar izango du. Beraz, beharrezkoa izanez gero, baimeneko baldintza guztiak aldatuko dira bete beharreko eta eskuragarri diren teknologia hoberenekin bat egiteko.

2014ko irailaren 30ean, Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Erabakia argitaratu zen Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean. Erabaki horrek eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen ditu orea, papera eta kartoia ekoizteko jarduerarako. Erabakia Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/UE Zuzentarauak emisio industrialetarako ezarritakoaren arabera garatzen da (2014/687/UE Erabakia).

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresak daude eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorio-dokumentuen aplikazio-eremuan.

Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak araututakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoan sustatu eta ebazpen honen eranskinean agertzen diren jarduerei dagokien ingurumen-baimen bateratua berrikusteko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jarri beharra dago.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Kutsaduraren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den bestelako legedia ikusita, hau