Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Onduline Materiales de Construcción, S.A.U. enpresak Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian egindako ingurumen-baimen bateratuaren berrikuspena jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1696
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/09
  • Argitaratze-data: 2018/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen. Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea, eta, hori posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela, poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz, instalazioen ustiaketak, eta funtsezko aldaketek, ingurumen-baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen bateratuaren helburua hauxe da: araua bete behar duten instalazioek euren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, baimena emateko parte hartu behar duten herri-administrazio ezberdinen arteko koordinazioa bermatzen duen prozedura baten bitartez, betiere partikularren kargak eta izapideak arintzearren.

Beste alde batetik, aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak baimena eguneratzeko baldintzak ezartzen ditu. Horrela, instalazioan burutzen den jarduera nagusiarentzako eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorioak argitaratu ostean, lau urteko epemugan eskumena duen administrazioak baimenak baldintza horiek eguneratu direla ziurtatu behar izango du. Beraz, beharrezkoa izanez gero baimeneko baldintza guztiak aldatuko dira bete beharreko eta eskuragarri diren teknika hoberenekin bat egiteko.

2014ko irailaren 30ean, Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Erabakia argitaratu zen Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean. Erabaki horrek eskuragarri diren teknologia hoberenen inguruko ondorioak ezartzen ditu orea, papera eta kartoia ekoizteko jarduerarako. Erabakia Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/UE emisio industrialentzako Zuzentarauak ezarritakoaren arabera garatzen da (2014/687/UE Erabakia).

Onduline Materiales de Construcción S.A.U.k Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian duen estalki-iragazgaizterako material fabrikazio jarduera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bateratuaren eranskinean jasotakoen artean da, Organo honen baimena du indarrean eta kokatzen da eskuragarri diren teknologia hoberenen ondorio dokumentuaren aplikazio-eremuan.

Aipatutako 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak araututakoari jarraituz, Onduline Materiales de Construcción, S.A.U.ren ingurumen-baimen bateratuaren berrikusterako aurkeztutako dokumentazioa jendaurrean jarri beharra dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, kutsaduraren prebentzioari eta kontrol integratuari buruzko legearen testu bategina onartzen duen 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den bestelako legedia ikusita, hau