Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortzen duen agindua laugarren aldiz aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5959
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/11/20
  • Argitaratze-data: 2018/12/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Herrizaingo sailburuarena 2001eko abuztuaren 1eko Aginduari jarraituz, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboa onartu zen, eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortu zen (2001eko irailaren 13ko EHAA, 178. zk.). Agindu hura Herrizaingo sailburuaren 2007ko martxoaren 20ko Aginduak (2007ko apirilaren 16ko EHAA, 72. zk.) eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urriaren 8ko Aginduak (2012ko urriaren 24ko EHAA, 207. zk.) aldatu zuten.

Azken urteotako esperientzia kontuan hartuta, taktika operatibo jakin batzuk berrikusi dira, gaur egungo errealitatera moldatzeko eta erantzunaren efikazia areagotzeko.

Berrikusketa horretan beste taktika berri bat sartu da: AIB-Aparteko intzidente bortitzen taktika: Aparteko intzidente bortitzak, aurrerabideko intentziozko intzidenteak dira, indarrez eraginak egitez edo mehatxuz, ekintza oldarkor zein bortitzen bitartezkoak, norbanakoek edo taldeek eginak, pertsonei, ordenari, ondasunei edo ingurumenari garrantzizko kalteak eragiteko modukoak. Intzidente horietara honako gertaera hauek biltzen dira: ekintza terroristak, bahiketak, mehatxu bortitzak, eta aurrekoekin pareka daitekeen beste edozein. Ertzaintzak zehaztuko du zein diren aparteko intzidente bortitzak (AIB), zuzenean edo SOS-DEIAK Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak gertaeraren berri eman eta gero.

Bestetik, METEO-Eguraldi txarreko fenomenoei eta BASOA-Basoak su hartzeko arriskuari loturiko taktikak berriro ordenatu dira, eta MENDI deritzon taktika operatiboaren jardun-eremua zabaldu da honako hauetara: MENDIALDEA/LANDA/HIRIEN KANPOALDEA. Halaber, taktika horri M0 kodea gehitu zaio, desagertutako pertsonei dagokiena.

SUTEGI-Suteen taktika operatiboari SG3 kodea gehitu zaio: Industria-sutea, jarduera industriala duen edozein enpresatan edo biltegitan sortutako sute oro, hirigunean zein landan. Erreforma honen aurretik, hori guztiori INDUSTRIA deritzon taktika operatiboaren barruan zegoen.

Halaber, beste aldaketa bat egin da HEGAZKIGINTZA taktikaren kode-nomenklaturetan, eta, hauek dira izendapen berriak: TXORI-1: Aireontziek aireportutik kanpo duten edozein istripu, aireontzi bat tartean den edo izan daitekeen edozein intzidente. TXORI-A: Aireontzi-istripua Gasteizko aireportuan (Foronda) TXORI-B: Aireontzi-istripua Bilboko aireportuan (Loiu) TXORI-G: Aireontzi-istripua Donostiako aireportuan (Hondarribia) TXORI-A, TXORI-B eta TXORI-G taktika operatiboetan, SOS-DEIAKek bete beharreko datuei beste operatiba bat gehitu zaie, hau da, aireportuko familia-aretoaren aktibazioa, eta adierazi beharko dute aktibatu den ala ez.

ERRAGIOLOGIKOA deritzon taktika operatiboari izendapena aldatu zaio, eta aurrerantzean RQB izango da. RBQ operatibari kode hauek gehitu zaizkio: N: NUKLEARRA eta RBQ (agindu honen aurretik RADIUM zeritzona): Intzidente hauetan, tartean dira material edo instalazio erradioaktiboak, elementu, material edo hondakin biologikoak, eta elementu edo material kimikoak, aurreikusita ez daudenak SG3, KIMIKA, SEVESO, TPC/TPF ingurumen-kutsadurako taktiketan, eta Santa Maria Garoñako zentral nuklearrari eragiten ez diotenak. Horretaz gain, RADIUM kodea kendu da.

LUIZIAKLUR-IRRISTATZEAK taktika operatiboari SEISMO kodea gehitu zaio: Seismoak detektatzea Euskadin edo erkidego mugakideetan.

Halaber, presa edo urtegietako intzidenteei lotutako taktika operatiboak ordenatu dira berriro, urtegiak husteko eragiketekin batera.

Larrialdietako planak aktibatzeari loturiko beste taktika berri batzuk eratu dira: KLP: Kanpoko larrialdietarako planak. PLABI: Euskadiko babes zibileko plana. PUHOLDE: Uholde-arriskuengatiko larrialdi-plana. PBASOA: Baso-suteen arriskuengatiko larrialdi-plana. PSISMO: Arrisku sismikorako larrialdi-plana. PTPCF/ETSGSIP: Errepidean eta trenbidean salgai arriskutsuak garraiatzeko arriskuarengatiko plana. PRADIO: Arrisku erradiologikoetarako larrialdi-plana.

Azkenik, SG10-HIRI-ALTZARIEN SUTEA deritzon taktika operatiboari dagokionez, orain arte jasotzen diren ezaugarriez gain (su hartu duen ondasunaren mota, ezaugarriak eta kalteberatasunak), nahitaez adierazi beharko da, ibilgailuren bat bada, zer erregai-mota erabiltzen duen (gasa, elektrizitatea, gasolina...).

Taktika operatiboak berregitean, zerikusia duten erakundeen eta entitate publikoen eta pribatuen lankidetza izan da, betiere aipatutako Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 25. eta 26.2 artikuluetan ezarritakoa betez. Era berean, taktika operatibo berriek Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordearen aldeko irizpena jaso zuten, 2018ko urriaren 11n.

Horrenbestez, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

  1. Mendialdea/ Landa/ Hirien kanpoaldea (MENDI).

    M1: Mendiko/landako edo hirien kanpoaldeko erreskateak. Mendialdean, landan edo hirien kanpoaldean dauden pertsonen denetariko erreskateak.

    M0: Desagertutako pertsona.

    M2: Mendian, landan edo hirien kanpoaldean bilatzea. Mendian, landan edo hirien kanpoaldean desagertutako edo galdutako pertsonen bilaketak.

    KOBA: Lurpeko erreskateak, mendian edo landan, espezializazioa edo erreskateko bitarteko edo teknika bereziak behar direnean.

  2. Uretan (URA).

    U1: Itsas salbamendua (kanpoko urak). Itsaso zabalean pertsonak edo ondasunak salbatzea (baita nabigatzen ari diren ontzietako suteetako salbamenduak ere).

    U2: Itsasertzeko salbamendua. Itsasertzean edo kostaldean dauden pertsonak edo ondasunak salbatzea edo bertan dauden gorpuak berreskuratzea.

    U3: Salbamendua barruko uretan. Ibaietan edo urtegietan dauden pertsonak erreskatatzea edo bertan dauden gorpuak berreskuratzea.

  3. Suteak (SUTEGI).

    SG1: Hiriko/landako sutea. Hirian edo hiritartutako landa-eremuetan sortutako sutea.

    SG2: Baso-suteak. Suteak basoan, sasietan, larretan, laboreetan eta antzekoetan.

    SG3: Industria-sutea. Jarduera industriala duen edozein enpresatan edo biltegitan sortutako sutea, hirigunean zein landan.

    SG10: Hiri-altzarien sutea.

  4. Salgai arriskutsuak garraiatzea: TPC/TPF.

    Errepideko zirkulazioko edo trenbideko edozein istripu, gai arriskutsuak tartean dituena:

    TPC1-TPF1- Matxura edo istripua, garraioko ibilgailuari edo konboiari aurrera egitea galarazten diona, hala ere garraiatutako gai arriskutsuen edukitzailea egoera onean dago ez baita irauli edo errailetik atera.

    TPC2-TPF2- Istripuaren ondorioz, edukitzailea hondatu egin da edo irauli edo errailetik atera da, baina edukiak ez du ez ihesirik ez isuririk.

    TPC3-TPF3- Istripuaren ondorioz, edukitzailea hondatu egin da eta edukiak ihesa edota isuria du.

    TPC4-TPF4. Edukitzailea hondatuta edo sutan dago eta edukiak ihesa du suak hartuta.

    TPC5-TPF5. Edukiak eztanda egitea, edukitzailea suntsituz.

  5. Industria.

    KIMIKA: Intzidentea enpresan gai arriskutsuekin (oliobideak eta pirotekniak barne). Jatorri kimikoa duten istripuak dira, edozein enpresatan sor daitezkeenak, baita aitortu beharra dutenetan ere. (SEVESO).

  6. Trenbidea.

    T1: Harrapatzea. Pertsonak zein ibilgailuak harrapatzea.

    T2: Errailetik ateratzea, elkar jotzea, talka edo sutea.

  7. Hegazkintza.

    TXORI 1: Aireontzi-istripua aireportutik kanpo. Aireontzi bat tartean den edo izan daitekeen edozein intzidente.

    TXORI-A: Aireontzi-istripua Gasteizko aireportuan (Foronda).

    TXORI-B: Aireontzi-istripua Bilboko aireportuan (Loiu).

    TXORI-G: Aireontzi-istripua Donostiako aireportuan (Hondarribia).

  8. Hiria (HIRI).

    H1: Hiriko erreskatea. Hirian pertsonak erreskatatzea (harrapatuta igogailuetan, barruko patioetan, eta abarretan).

    HA: Hiriko arriskuak detektatzea (fatxadak, teilatuak, zuhaitzak, eta abar erortzeko arriskua).

    9. NRBQ.

    N: NUKLEARRA.

    GAROÑA 0: Santa Maria Garoñako zentral nuklearreko instalazioetan gertatutako istripuak. Ez da kanpoko laguntzarik behar.

    GAROÑA 1: PENBU garatzea.

    RBQ: Intzidente hauetan, tartean dira material edo instalazio erradioaktiboak / elementu, material edo hondakin biologikoak / elementu edo material kimikoak, aurreikusita ez daudenak SG3, KIMIKA, SEVESO, TPC/TPF ingurumen-kutsadurako taktiketan, eta Santa Maria Garoñako zentral nuklearrari eragiten ez diotenak.

  1. Gasa.

    GASA: Ihesa, sutea, leherketa. Ihesik, suterik, gas hidrokarburoen (metano, propano, butano, gas naturalen) leherketarik izan den edozein egoera.

  2. Ingurumena.

    IGA: Airearen kutsadura.

    IGR: Ibai/urtegiaren kutsadura.

    IGM: Itsaso/marea-gunearen kutsadura. Eragina itsasoko uretan eta marearen eraginpeko guneetan (itsasadarrak, estuarioak...).

    IGT: Lurraren kutsadura hondakinak. Eragina lurrean, nekazaritzako, industriako, etxeetako, eta abarretako edozein hondakinen agerpena barne.

  3. Eguraldi txarra (METEO) / Basoak su hartzeko arriskua (BASOA).

  1. Eguraldi txarrari buruzko informazioa / Basoak su hartzeko arriskuari buruzko informazioa:

    METEO.

    BASOA: Basoak su hartzeko arriskuari buruzko informazioa.

  2. Eguraldi txarrak eragindako intzidenteen kudeaketa:

    UHOLDE: Uholdeak.

    ELURRA: Elurteak.

    GALERNA: Galernak.

    HAIZEA: Haizeak.

  1. Hornidura (ERAMAN).

    ERAMAN: Herritarrak eta ondasun materialak hil edo biziko, oinarrizko eta beharrezko gaiez hornitzeko egin behar diren ekintza guztiak (hil edo biziko eta presako izaeraz).

  2. Luiziak - Lur-irristatzeak.

    LURRA: Lur-higidurek eragindako intzidente-mota guztiak (luiziak, lur-irristatzea, etab.), eta pertsonaren bat lurperatuta egonez gero, haren erreskatea ere.

    SISMOA: Mugimendu sismikoak detektatzea Euskadin edo erkidego mugakideetan.

  3. Ebakuazioa Ostatua.

    HOTELA: Intzidente batek ukitutako pertsonei ebakuazioa edo ostatua eman beharra eskatzen duen egoera oro.

  4. Urtegiak.

  1. Urtegiak urez husteko edo turbinatzeko eragiketen inguruko jakinarazpenez informatzea:

    ULLIBA: Uríbarri Ganboa urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

    UNDURR: Undurraga urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

    URRUNA: Urrunaga urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

    SOBRON: Sobron urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

    AÑARBE: Añarbe urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

  2. Presa/urtegietako intzidenteen kudeaketa:

    URTEGI: Presak edo urtegiak apurtzeko edota gainezka egiteko aukerarekin zerikusia duten era guztietako intzidenteak.

  1. Zirkulazio-istripuak (TG).

    TG1: Zauriturik gabeko zirkulazio-istripu guztiak.

    TG2: Zaurituak edo harrapatutakoak dituzten zirkulazio-istripu guztiak.

  2. Biktima askoko intzidenteak (IMV)

    IMV: Barnean hartzen ditu ibilgailu asko edo autobusak, trenak, itsasontziak, aireontziak dauden istripu guztiak, edo egiturazko kolapsoak, pertsona askorenganako eragina izanik: hildakoa, zaurituak edo harrapatuak.

  3. Aparteko intzidente bortitzak (AIB).

    AIB: Aurrerabideko intentziozko intzidenteak, indarrez eraginak egitez edo mehatxuz, ekintza oldarkor zein bortitzen bitartezkoak, norbanakoek edo taldeek eginak, pertsonei, ordenari, ondasunei edo ingurumenari garrantzizko kalteak eragiteko modukoak.

    Intzidente horietara honako gertaera hauek biltzen dira: ekintza terroristak, bahiketak, mehatxu bortitzak, manifestazio bortitzak eta aurrekoekin pareka daitekeen beste edozein.

    Ertzaintzak zehaztuko du zein diren aparteko intzidente bortitzak (AIB), zuzenean edo SOS-Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak gertaeraren berri eman eta gero.

  4. Lan-istripuak (PG1).

    PG1: Lanagatik edo lana dela eta izandako gorputz-kalte guztiak, baldin eta sorburutzat badute kanpoko kausa baten ekintza bat, bat-batekoa edo bortitza bera, edota jasandako lesioak, kausa edozein dutela.

  5. Bide publikoetako istripuak (PG3).

    PG3: Bide publikoan gertatutako edozein istripu, zaurituak ere badituena.

  6. Larrialdietarako Planak.

    KLP: Kanpoko larrialdietarako planak.

    PLABI: Euskadiko babes zibileko plana.

    PUHOLDE: Uholde-arriskuengatiko larrialdi-plana.

    PBASOA: Baso-suteen arriskuengatiko larrialdi-plana.

    PSISMO: Arrisku sismikorako larrialdi-plana.

    PTPCF/ETSGSIP: Errepidean eta trenbidean salgai arriskutsuak garraiatzeko arriskuarengatiko plana.

    PRADIO: Arrisku erradiologikoetarako larrialdi-plana.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.