Arautegia

Inprimatu

174/2018 DEKRETUA, abenduaren 3koa, errepideen alorrean irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeari buruz Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak egindako Akordioa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5979
  • Xedapen-zk.: 174
  • Xedapen-data: 2018/12/03
  • Argitaratze-data: 2018/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaren bidez Bitariko Transferentzia Batzordearen akordio bat onartu zen, eta akordio horren 2. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz eta bertan eskatutako formalizazio-izapideak betetzeko, dekretu honek, batetik, akordio hori onartu eta argitaratzen du, eta bestetik, eskualdatutako baliabideak atxikitzen ditu. Izan ere, 2018ko abenduaren 3ko 1414/2018 Errege Dekretuaren terminoetan jasota dago Transferentzien Batzorde Mistoaren Osoko Bilkuraren 2018ko azaroaren 26ko akordioa, honako honi buruzkoa: irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez errepideen alorrean Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzea, orain arte Estatuko Administrazioak AP-1 autobidean (Burgos-Armiñón) egikaritu dituen eginkizunei eta zerbitzuei dagokienez.

Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, aurretiaz Lehendakaritzak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko abenduaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau 2018ko abenduaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Konstituzioaren 149.1.21 artikuluan ezarrita dago Estatuak duela guztizko eskumena autonomia-erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen diren trenbideen eta lurreko garraioen gainean.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan ezarrita dago bide eta errepideen arloan lurralde historikoetako foru-aldundiek oso-osorik gordeko dituztela gaur egun dituzten lege-araubidea eta eskumenak edo, hala dagokionean, Estatutuaren 3. artikuluaren arabera berreskuratzeko dituztenak, Konstituzioaren 148. artikuluko 5. apartatuko 1. zenbakian jasotako eskumenez gain. Era berean, Konstituzioko xedapen horrek konstituzio-xedapen horrek autonomia-erkidegoei baimena ematen die errepideen arloan eskumenak hartzeko, betiere errepideen ibilbide osoa autonomia-erkidegoan kokatuta badago, baita errepidezko garraioaren gaineko eskumenak ere, baldintza berberetan.

Irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez errepide arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion.

Azkenik, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dituzte Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen den Batzorde Mistoak, 2018ko azaroaren 26ko bileran, irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bitartez Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako errepide alorreko eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeari buruzko akordioa onartu zuen. Akordio hori Gobernuari bidali zaio errege-dekretu bidez onartzeko.

Hori dela-eta, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betetzeko, Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 2018ko azaroaren 30eko bileran eztabaidatu ondoren, honako hau

Onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako Batzorde Mistoak 2018ko azaroaren 26ko bileran egindako akordioa, errepide alorrean irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeari buruzkoa. Akordio hori errege-dekretu honen eranskinean jaso da.

Ondorioz, gehitu egiten dira Estatuko Administrazioak irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez errepide alorrean Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak, Batzorde Mistoaren akordioan ageri den bezala eta bertan zehaztutako termino eta baldintzen arabera.

Batzorde Mistoaren akordioan adierazten den egunetik aurrera jarriko da indarrean gehikuntza.

Errege-dekretu hau aldi berean «Estatuko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratuko da, eta ondorioak izango ditu 2018ko abenduaren 1etik aurrera.

Madrilen, 2018ko abenduaren 3an.

FELIPE e.

Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa,

MERITXELL BATET LAMAÑA.

Jorge García Carreño jaunak eta Begoña Pérez de Eulate González andreak, Euskal Herriko Autonomia Estatutuko bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako batzorde mistoko idazkariek, honako hau

ZIURTATZEN DUTE:

Transferentzien Batzorde Mistoak, 2018ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, akordio bat onartu zuen irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari errepideen arloan eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeko, honako baldintza hauen arabera:

  1. Gehitzearen oinarri diren konstituzio- eta estatutu-arauak.

    Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.34 artikuluan ezarrita dago bide eta errepideen arloan lurralde historikoetako foru-aldundiek oso-osorik gordeko dituztela gaur egun dituzten lege-araubidea eta eskumenak edo, hala dagokionean, Estatutuaren 3. artikuluaren arabera berreskuratzeko dituztenak, Konstituzioaren 148. artikuluko 5. apartatuko 1. zenbakian jasotako eskumenez gain. Era berean, Konstituzioko xedapen horrek konstituzio-xedapen horrek autonomia-erkidegoei baimena ematen die errepideen arloan eskumenak hartzeko, betiere errepideen ibilbide osoa autonomia-erkidegoan kokatuta badago, baita errepidezko garraioaren gaineko eskumenak ere, baldintza berberetan.

    Irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bidez errepideen arloko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion.

    Azkenik, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren bigarren xedapen iragankorrak eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuak ezartzen dituzte Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko modua eta prozedura.

    Konstituzioaren eta Estatutuaren aurreikuspen horietan oinarrituta, bidezkoa da Estatuko Administrazio Orokorrak irailaren 26ko 2769/1980 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari errepideen arloan eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzeko prozedura formalizatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartuko dituen eginkizunak eta gehituko diren zerbitzuak identifikatzea.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko zaizkio 1. zerrendan zehazten den bidesaririk gabeko errepide zatiaren titulartasuna, bai eta orain arte Estatuko Administrazio Orokorrak bertan izan dituen eginkizunak eta zerbitzuak ere. Horrek ez du kentzen Arabako Foru Aldundiak alor horretan dituen eskumenak mantentzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoa orain arte Estatuak errepide zati horren titularra izateagatik izan duen egoera juridikoan subrogatuko da, eta, bereziki, emakidadunari errepidearen gaur egungo egoerari buruz egin dakizkiokeen erreklamazioei edo eskualdatutako zatiaren kontratuaren likidazioari dagokionez. Horrek ez du kentzen Estatuak bere kargu mantentzea emakida-kontratutik eratorritako betebehar eta eskubide guztiak eta eskualdaketa eraginkorra izan arte eskatu ahal izango direnak.

    3. AP-1aren eta A-1aren arteko loturan (Gasteizko autobia) bi noranzkoetako sarrera-adarren edukiera handitzeko jarduketak 1. akordio osagarrian ezarritakoarekin bat gauzatuko dira.

  3. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegokoak batera beteko dituzten zereginak eta lankidetzan aritzeko moduak.

    1. Euskal Autonomia Erkidegoak titulartasun-eskualdaketa izango duen errepide zatian aplikatuko ditu indarrean dagoen Estatuko legerian aurreikusitako arau teknikoak eta seinaleztapenari dagozkionak.

    2. Estatuak errepideen eraikuntzari eta kontserbazioari buruz emandako arau tekniko orokorrak beteko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak, nazioarteko hitzarmenak, akordioak edo aholkuak errespetatuz, hori guztia Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 20.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  4. Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak.

    Akordio honetan aipatzen den gehikuntzak ez ditu inola ere aldatuko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 17. artikuluan zehaztutako alorretan Estatuak dituen eginkizunak eta zerbitzuak, artikulu horretan ezarritako moduan eta baldintzetan.

  5. Eskualdaketaren eraginpeko aurrekontu kredituak.

    Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari egingo dion eskualdatze horri lotutako estatu-mailako urteko kostu osoa, 2018ko ekitaldian, 2. zerrendan jasotakoa izango da.

  6. Dokumentazioa eta espedienteak entregatzea.

    Gehituko diren eginkizunen eta zerbitzuen agiriak eta espedienteak hilabeteko epean entregatu behar dira, akordio hau onartzen duen errege-dekretua argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita.

  7. Gehitzea indarrean jartzea.

    Gehitzea indarrean jarriko da eskualdaketa honen xede den autobide zatiari Estatuko errepide-sarean baja emateko errege-dekretua indarrean jartzen den egunean.

    Eta hala ager dadin, ziurtagiri hau ematen da, Bilbon, 2018ko azaroaren 26an. Batzorde Mistoaren idazkariak, Jorge García Carreño jauna eta Begoña Pérez de Eulate González andrea.

    1. ZERRENDA

    EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOARI ESKUALDATUTAKO ONDASUNEN ZERRENDA

    AP-1 autobidea (Burgos-Armiñón)

    6 kilometroko bide zatia. Burgosko eta Arabako probintzien arteko mugan hasten da, 77+200 kilometro-puntuan, eta autobidearen bukaeran amaitzen da, 7. lotunean, Armiñonen, 83+200 kilometro-puntuan.

    2. ZERRENDA

    ESTATUKO URTEKO KOSTUA GUZTIRA

    17. ATALA SUSTAPEN MINISTERIOA

    2018KO EKITALDIKO ZUZKIDURAK

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.