Arautegia

Inprimatu

173/2018 DEKRETUA, abenduaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean jasoko dituzten ordainsariei eta borondatezko hobekuntzei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila; Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 5998
  • Xedapen-zk.: 173
  • Xedapen-data: 2018/12/03
  • Argitaratze-data: 2018/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurrekontu egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Dekretuak aldaketa garrantzitsuak sartu zituen, oinarrizko arauaren izaerarekin, aldi baterako ezintasun egoeran zeuden enplegatu publikoen ordainsarietan. Era berean, aipatutako Errege Lege-dekretu horrek, bertan ezarritakoa aurkatzen zuten akordio, itun eta hitzarmenen indarraldia eten egin zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legeak eten egin zituen, aldi baterako ezintasun egoeretan, prestazioen borondatezko hobekuntzak jasotzen zituzten akordio, hitzarmen eta itunak (19.11 artikulua).

Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko aurrekontu orokorrak onartzen zituen abenduaren 23ko 6/2011 19.11 artikulu horretan esandakoa garatzeko, urtarrilaren 31ko 9/2012 Dekretua onartu zen, eta, geroago, trataera desberdina deuseztatzeko asmoarekin, urtarrilaren 28ko 3/2014 Dekretua onartu zen, EAEko sektore publikoko zerbitzupeko langile guztiek gertakizun arruntengatik aldi baterako ezintasun-egoeran lansari-portzentaje berdinak jaso zitzaten helburuarekin; era berean, lansarien % 100 jasotzeko eskubidea emango zuten aldi baterako ezintasun aldiak arautu ziren.

2018ko uztailaren 5ean, 2018rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren uztailaren 3ko 6/2018 Legea indarrean jarri zen. Lege horren berrogeita hamalaugarren xedapen gehigarriak ezartzen du zer prestazio ekonomiko jasoko duten administrazio publikoetako langileek eta haien mendeko organismo eta entitate publikoetako langileek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean; xedapen horrek zera dio:

Bat. Administrazio publiko bakoitzak erabaki dezake, negoziazio kolektibo baten ostean betiere, zer ordainsari jasoko duten administrazio publikoko langileek eta Administrazioak mendean dituen organismo eta entitate publikoetako langileek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean eta zer ordainsari funtzionarioek gaixotasun-lizentzia duten aldian; horretarako, arau haiei jarraituko zaie:

  1. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko funtzionarioei, estatutupeko langileei eta lan-kontratudun langileei ordainsari-osagarri bat ezarri ahal izango zaie aldi baterako ezintasuneko lehen egunetik, zeinak, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko prestazioari gehituta, aldi baterako ezintasunaren lehen hileko ordainsari finkoen ehuneko ehun egin baitezaken.

  2. Mutualismo Administratiboaren Araubideko funtzionarioei dagokienez, haien araudian ezarrita dagoen ordainsari-erregimenarekin bat, aldi baterako ezintasunaren subsidioaz gain, administrazio publiko bakoitzak erabaki dezake, negoziazio kolektibo baten ostean betiere, halako funtzionarioek aukera izatea aldi baterako ezintasunaren lehen hileko ordainsari finkoei dagozkien ordainsari oinarrizko eta osagarrien ehuneko ehun jasotzea, aldi baterako ezintasunaren subsidioa aplikatzen ez den denbora tartean. Aldi baterako ezintasunaren subsidioa jasotzen duten bitartean, berriz, langileen kudeaketaz arduratzen den organoak erabaki dezake, negoziazio kolektibo baten ostean betiere, osagarri bat ematea, aldi baterako ezintasunaren lehen hileko ordainsari finkoen ehuneko ehun egingo duena gehienez.

    Aldi baterako ezintasunaren subsidioa aplikatzen den aldian, egungo araudi erregulatzailean jasotakoa beteko da.

    Bi. Aurreko apartatuetan ezarritakoa zehazte aldera, hala badagokio, hainbat ordainsari-aukera ezar daitezke, aldi baterako ezintasuna zer kontingentzia motak eragin duen edo ezintasunak zenbat iraun duen. Ezin izango da talde batzuei besteei baino tratu kaltegarriagoa eman, gizarte segurantzaren zer araubidetakoak diren kontuan harturik, eta, horretarako, eskubide dituzten prestazioak edo subsidioak eta dagokion administrazioak emandako ordainsariak zenbatuko dira. Administrazioak, beraz, aurreko apartatuan xedatutakoaren arabera, hartukizunen baliokidetasuna bermatzeko beharrezkoak diren ordainsariak ordain daitezela onartu behar du.

    Administrazioek adostu dituzten tratamenduetatik mesedegarriena aplikatuko zaie, bai kontingentzia profesionalek eragindako aldi baterako ezintasuneko kasuei, bai emakume haurdunei eragiten dietenei.

    Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak zera ezartzen du hamaikagarren xedapen gehigarrian:

    Mantentzen da Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legearen 19.11 artikuluko azken lerrokadan jasotzen den etena. Era berean, mantentzen da aldi baterako ezintasunari buruzko ordainsari-osagarrien erregulazioa urtarrilaren 28ko 3/2014 Dekretuan ezarri zen moduan, zeinean onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoko langile publikoek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean eta jakineko baimen batzuk dituzten aldietan jasoko dituzten lansariak eta borondatezko hobekuntzak. Nolanahi ere, Gobernuak gaiaren gaineko arau berria ezarri ahal izango du Ogasun eta Ekonomia, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailek proposatuta.

    Lehen aipatutako araudi-aldaketa ikusirik, arau berria ezartzen da, enplegatu publikoek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean jasoko dituzten borondatezko hobekuntzei edo, hala badagokio, ordainsariei buruz.

    Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ogasuna eta Ekonomia sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

2018ko irailaren 1ean edo beranduago abiarazitako aldi baterako ezintasun-prozesuei aplikatuko zaie dekretu hau.

Indargabeturik geratzen dira urtarrilaren 28ko 3/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoko langile publikoek aldi baterako ezintasun-egoeran daudenean eta jakineko baimen batzuk dituzten aldietan jasoko dituzten lansariak eta borondatezko hobekuntzak onartzeko dena, eta honako dekretu honetan ezarritakoa kontraesanean jartzen duten edo haren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko arauak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Dekretua.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.