Arautegia

Inprimatu

159/2018 DEKRETUA, azaroaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5842
  • Xedapen-zk.: 159
  • Xedapen-data: 2018/11/13
  • Argitaratze-data: 2018/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 31ko 241/2017 Dekretuaren bidez, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia Sozietate Publikoa sortu zen, Euskal enpresak nazioartekotzeko eta atzerrian laguntzeko eginkizunak biltzeko helburuarekin. Orain arte, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Nazioartekotze Zuzendaritzak eta Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAren nazioartekotze arloak betetzen zituzten nazioartekotzeko eginkizun horiek. Bestalde, eta aldi berean, zuzenbide pribatuko erakunde publiko berri bat sortu zen, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia izenekoa, enpresak sustatzea eginkizuntzat zuena, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarrian. Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAren akzioen % 100 atxikiko zaio erakunde berri honi, aurrekoaren desagertzea eraginez.

Lehen esan bezala, Nazioartekotze Zuzendaritzak betetzen zituen gaur arte nazioartekotzeko arloaren eginkizunak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua xedatutakoa aplikatuz, zeina eman baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, ezabatu, aldatu eta beroien egitekoak eta jardute-eremuak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua garatzeko. Eginkizun horiei lotuta, eta kide anitzeko organo gisa, Sailari atxikita dago Euskadiko Nazioartekotze Batzordea eta Sailari atxikitako sozietate publiko gisa ere Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA. Nazioartekotze arloan sortutako egitura berri horrek eta aipatu sozietatea desagertzeak Sailaren erregelamendu organikoa derrigor aldatzea dakarte, hari egokitzeko.

Horren ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretua aldatuko da (2017ko apirilaren 21eko EHAA, 76. zk.). Gainera, adierazi da Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazei eta arraza horiek sustatzea helburu duten elkarteei buruzko abenduaren 26ko 373/2001 Dekretuak sortutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bertako Abere-arrazen Kontseilua indargabetu zela Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazak bizirauteko, hobetzeko eta sustatzeko, eta arraza horiek sustatzeko erakundeak arautzeko martxoaren 4ko 31/2014 Dekretuaren bitartez, zeinak era berean Euskal Autonomia Erkidegoko bertako abere-arrazak bizirauteko, hobetzeko eta sustatzeko, eta arraza horiek sustatzeko erakundeak arautzeko ekainaren 2ko 31/2015 Dekretuak indargabetu baitzuen; hortaz, hura kenduko da Sailari atxikitako administrazio-organo gisa.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2018ko azaroaren 13an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa sailari atxikita egonik, atxikipen horren ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Industria Sailburuordetzak.

  1. Industria Sailburuordetzaren menpean egongo dira hierarkikoki Industria Garatzeko Zuzendaritza eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza.

  1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak honako hauei emango die laguntza tekniko eta administratiboa: Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileari, Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeari, Euskadiko Animalien Elikadurarako Batzordeari, Ehizako Trofeoak Homologatzeko Batzordeari eta Euskadiko Abeltzaintza Arrazen Koordinazio Batzordeari.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Baimena ematen zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak har ditzan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Dekretu hau 2019ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 13an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.