Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Aurreko hauteskundeak | Hauteskunde Orokorrak 2011

Hauteskunde Orokorrak 2011

Hauteskundeei buruzko Informazio Orokorra. Hainbat alderdi jorratzen du 2011. urteko Kongresua eta Senaturako Hauteskundeei buruz:

  • Emaitzak: 2011ko Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen behin-betiko emaitzak argitaratuko dira (iturriak: Barne Ministerioa). Txostenak deskargatzeko aukera dago.


  • Sarrera eta Bozkatzeko eskubidea: Euskadin izango diren 2011. urteko Kongresua eta Senaturako Hauteskundeei buruzko sarrera, horien bilakaera eta nork izango duen hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea.


  • Diputatu eta Senatari kopurua eta Euskadiko biztanleria: 2011ko azaroan Lurralde Historiko bakoitzean hautatu beharreko Diputatu eta Senatari kopurua dakar. Halaber, Euskadiko biztanleriari buruzko kopuru ofizialak batzen ditu.


  • Eskualdeko Hauteskunde Batzordeei (EHB) dagozkien udalerriak: EHB bakoitzari dagozkion EAEko udalerrien banaketa jasotzen da.


  • Inkestak: 2011. urtean Euskadin izango diren Kongresu eta Senaturako Hauteskundeak egin aurretik argitaratutako zundaketen fitxategia.


  • Hauteskundeetako egutegia eta mugarriak: Hauteskunde prozesuaren mugarri esanguratsuenen zerrenda kronologikoa, honako datuak biltzen dituena: hautesleak, hautagaiak, alderdi politikoak, Hauteskunde Batzordeak, posta bidezko bozketa, etab. Horrez gain, hauteskunde egutegi bi deskargatu daitezke: hauteskunde hauen egutegi orokorra eta atzerrian bizi direnen botoari buruzkoa.


  • Aukeraezintasunak eta bateraezintasunak: Indarreko legeriaren eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren (HBZ) arabera, Diputatu eta Senatariei eragiten dieten hautaezintasunei eta bateraezintasunei buruzko kasu praktikoak biltzen dituen gida jasotzen da.


  • Hautagai-zerrendak eta hautagaiak: Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan EAEko Lurralde Historikoetan aurkeztu diren hautagai-zerrendei buruzko informazioa biltzen da Web gune honetan: izendapena, sigla, hautagaiak eta, hala badagokio, hautagai-zerrendaren Web gunerako esteka.


  • Helbide eta datu interesgarriak: Hauteskundeetan parte hartzen duten Erakundeen eta Hauteskunde Administrazioa Hauteskunde Batzordeak) osatzen duten Organismoen helbideak biltzen ditu, baita beste hauen helbideak ere: Hautesle Erroldaren Ordezkaritzak, Gobernuaren Azpiordezkaritzak, etab. Horrekin batera, azaroaren 20ko hauteskundeei buruzko hainbat datu eta zifra erantsi dira; esate baterako, hautesle-errolda, Hauteskunde Batzordeen kopurua, Hauteskunde-mahaiena, Hauteskunde-barrutiena, etab. Datu horiek 2008 eta 2004ko Hauteskundeetako emaitzenekin konparatu daitezke.


  • Hauteskunde-legeria eta Araudi aplikagarria: Hauteskunde Batzorde Zentralaren web gunerako esteka; hor dago jasota Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa, besteak beste, Hauteskunde Orokorrak arautzen dituena. Horrez gain, alderdi politiko bat sortzeko eta hauteskunde-elkarte edo koalizio bat eratzeko bete behar diren lege-baldintzak jasotzen dituen araudiari buruzko informazioa ere badago; eta 2011ko hauteskundeei dagokienez, Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoari egindako azken erreformaren ondorioz erantsi diren berrikuntza garrantzitsuenak, baita EAEko aginte publikoen publizitate eta komunikazio instituzionalari dagozkionak ere. Bestalde, Hauteskunde Orokorrei begira, Hauteskunde Batzorde Zentralak emandako jarraibide garrantzitsuenak jasotzen dira, baita hauteskunde-prozesu honetarako Buletin Ofizialetan argitaratutako lege eta araudietarako estekak ere.


  • Loturak instituzioekin: 2011ko azaroaren 20ko Hauteskundeetan esku hartzen duten Erakunde Publikoen Internet zerbitzuetarako estekak jasotzen ditu (esaterako: Barne Ministerioaren web guneak, Hautesle-erroldaren Bulegoarenak, Kanpo Arazoetako eta Kooperazioko Ministerioarenak, etab.)


Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak