Lehendakaritza

Ekonomia Ituna

Estatuaren Administrazioarekiko finantza-harremanak

Euskadi eta Espainiaren arteko Ekonomia Ituna Euskadiko autogobernuaren ereduaren adibiderik jator, oinarrizko, berezi, soila, edo horrela nahi izanez gero, esklusiboenetako bat da.

Eratuta dago, tresna baino haratago, zerga eta finantza arloko aldebiko harremanaren osagarri bezala, Euskal Herriaren eskubide historikoen aintzatespenaren adierazgarri nagusi moduan eta eskubide horiek eguneratzeko oinarrizko osagaia. Hitzen etimologiak berak, sistema «itundua», erakunde hau sortuta izateko itun-izpiritu hori ezin hobeki erakusten du, ez baita eskumenak des zen tra li za tze ko prozesu baten emaitza ezta Estatuko zergen lagapenarena ere, baizik eta, aitzitik, horren sorrera, hain zuzen, alderantzizko prozesu batetik dator, non eskubide batzuk foru lurral de historikoen eskuetan dirauten beste batzuk Estatuari laga ondoren, XIX. mendean zehar egon den foruen deuseztatze prozesuaren ondorioz.

Halaber, euskal gizartearen garapen ekonomikorako eta bizikalitatearen eta ongizaterako ezinbesteko tresna bat da. Izan ere, egun ez litzateke ulertuko euskal gizarteak hazkunde ekonomiko eta gizarte kohesioaren arloan azken hamarkadetan izan duen bilakaera eta aurrerapena Ekonomia Ituna den tresnarekin baliatzeko aukerarik izan gabe.

Hala da, Europan dagoen euskal errealitateari erantsitako fiskalitatea, euskal gizarteak dituen behar eta eskaerei erantzuteko beti prest, berezkoa duen gizarte- eta produkzio-egitura batekin ?azken hori izaera industrial hutsekoa eta, batez ere, enpresa txiki eta ertainek osatuta? azken urteotako izan dugun garapen ekonomikoaren gakoetako bat izan da.

Era berean, euskal gizarteak berak duen elkartasuneko zentzuak eta lehen aipatutako erakundeen eginbeharrak Itunaren sistema zerga-baliabideen birbanatzeko elementu bihurtu dute eta horrek egun Euskadin benetan eredugarriak diren gizarte politikak izatea ekarri du ?osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak, gizarteratzeko eta estaldura sozialeko politikak eta abar?. Horren ondorioz, euskal herritarron bizi-kalitatea eta ongizatea nabarmen hobetu da.