Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Ekoizpen Ekologikoa

Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundea

Kudeaketa eta kontrol lanak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak -ENEEK burutzen ditu. Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera  erabateko eskumena du bere eginkizunak betetzeko.  Kontseiluak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren 10/2006 Legea, abenduaren 29koa, ematen dizkion eskumenak garatu egiten ditu, eta horien artean ondoko hauexek aipatu daitezke, besteak beste:

  • Operadoreen Erregistroa kudeatzea.
  • Nekazaritzako produktu eta elikagai ekologikoak kontrolatu eta egiaztatzea, eta, horretarako, UNE-EN 45011 arauan zehaztutako betekizunak bete beharko ditu.
  • Nekazaritzako eta elikadurako produktu ekologikoak kontsumitzea eta horien berri ematea sustatzea.
  • Zehatzeko ahala gauzatzea, lege honetan aurreikusitako baldintzen arabera.
  • Nekazaritzaren arloko eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailari nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren arau teknikoen multzoa eta barne-erregimeneko erregelamendua proposatzea, nekazaritzako ekoizpen ekologikoaren arau teknikoetan argitaratzeko.
  • Ekoizpen ekologikoko sistemen ezagutza eta aplikazioa jakinaraztea, baita ekoizpen ekologikoaren bidez lortzen diren produktuena ere.
  • Nekazaritzaren arloko eskumenak dituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailari produktuak ekoitzi, landu, biltegiratu, merkaturatu edo beste herrialde batzuetatik inportatzearen inguruan sortzen diren aldaketen berri ematea.
  • Kontseiluko kide bihurtzen diren operadoreek urtero ordaindu beharko duten kuota zehaztea.

ENEEK - Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua

Jauregibarria auzoa 4, 1 solairua
48340 Amorebieta-Etxano
Bizkaia
Tfnoa. 94 627 1594
Orokorra: info@eneek.eus | Komunikazioa: ekolurra@eneek.eus | Kontrol eta Egiaztapena: garantia@eneek.eus

>> Sarrera

Azken eguneratzea: 2017/02/15