Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Sinposioa "Elikagaigintzaren enpresa-ereduaren etorkizuneko gakoak"

RIS3, ikerketaren eta berrikuntzaren lehentasunak

Ekitaldi-deskribapena

Sinposioa: Elikagaigintzaren enpresa-ereduaren etorkizuneko gakoak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzak antolatutako “Elikagaigintzaren enpresa-ereduaren etorkizuneko gakoak” sinposioa hitzordu saihestezina da, parte-hartzaileek aukera izango baitute Euskadirako 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan elikagai-katerako definitutako ikerketaren apustuen berri izateko eta errekurtsoak zeinek ekimen berri lortuko duten jakiteko.

Halaber, ikusiko da zein diren elikagaien sektoreko enpresetan arrakasta lortzen ari diren berrikuntzako eta ikerketako aukera eta gai berriak. Horrez gain, elikagaien sektorearen etorkizuneko ezaugarriak definituko dira: nolakoa den bezero berria, eta nola ari den eboluzionatzen banaketaren sektorea eta etxetik kanpoko kontsumoa.

Norentzat: EAEko elikagaien balio-kateko enpresetako gerenteak, zuzendaritzako kideak eta teknikariak.

Sinposioa

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzak antolatzen du Euskadiko Elikaduraren Clusterra eta Katiluren laguntzarekin.

Egitaraua

 

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
09:00etatik 17:00ak arte
Europa Jauregia
Gasteiz
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Izen-ematea
Prezioa:
Doakoa
Jarraibideak :

Mugatutako plazak. Ezinbestekoa da izena ematea

Informazio gehiagorako:

Meritxel González Intxausti

Mail: meritxel.gonzalez@azti.es

Tfno: +34 94 657 40 00