Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kudeaketa eta Zientziaren arteko zubiak eraikitzen. Iraunkortasunerako ikerketa Biosfera Erreserbetan. Iraunkortasunerako 2030 Agendari ekarpenak

Helburuak

Kongresu honek Urdaibai Biosfera Erreserbako Garapen Iraunkorraren Arloko Interpretazio, Ikerketa, Gaikuntza eta Hezkuntza Planean (PICE-IGHP) 2015-2025  du oinarri. Bere helburu nagusiak honako hauek dira:

Biosfera Erreserbetan egiten den lan zientifikoa eta horren aplikazio-aukerak kudeaketarako identifikatzea.

Biosfera Erreserben kudeaketa iraunkorrak erabakiak hartzeko informazio zientifiko objektiboa behar du. Zientifikoek ekoiztutako informazio hori ezagutzan bilakatu beharra dago berriz. Ezagutza hori kudeaketan erabili behar da erabakiak hartu ahal izateko. Horrela, gizarteak eta lurraldeak iraunkortasunerantz abiatu ahal izango dira.

2030eko Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuen integrazioa.

Nazio Batuek gure mundua eraldatzeko estrategia aurkeztu dute: Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda. Berau, Garapen Jasangarrien Helburuetan garatzeko asmoa dago, hots, Planeta, Pertsonak, Onura eta Parte-hartzea ardatz dituzten 17 helburuetan.

BATZORDE ZIENTIFIKOA ETA AHOLKU BATZORDEA (behin-behinekoa, pertsona gehiago batuko dira)

Ibone Amezaga, UPV/EHU, Xabier Albizu, SRB Urdaibai, Xabier Arana, Bizkaiko Foru Aldundia, Arantza Acha, UNESCO Etxea, Juan Arizaga, SCAranzadi, Jon Asua, SRBUrdaibai, Alejandro Cearreta, UPV/EHU, David Hoyos, UPV/EHU, Ignacio Palomo, BC3, Isabel Albizu, NEIKER, Adolfo Uriarte, AZTI, Angel Borja, AZTI, Alberto Castro, SCAranzadi, Ibon Galarraga, BC3, Niko García-Borreguero, SRBUrdaibai, Marta Iturribarria, Gobierno Vasco, Jaione Lanborena, IHOBE, Joseba Martínez, INGURUGELA, Alberto Hernández-Salinas, UNESCO, J. Carlos López Kintana, AGIRI, Manu Monge-Ganuzas, SRBUrdaibai, Roke Pérez-Agote, Ekoetxea-Urdaibai, Elisa Sainz de Murieta, BC3, Joseba Santorum, SRBUrdaibai, Miren Onaindia, UNESCO Katedra UPV/EHU, Leire Sarobe Txopeitia, Cristina Enea Fundazioa. Aitana Uria, UNESCO Etxea.

NORI ZUZENDUA

  • Ikerlariak: Urdaibai Biosfera Erreserban lan egiten dutenak.
  • Teknikariak: Urdaibai Biosfera Erreserben arloan lan egiten dutenak.
  • Ikerlariak: Munduko Biosfera Erreserbetan lan egiten dutenak.
  • Beste edozein.
  • Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko lan egiten duten GKE-ak, entitate publikoak zein pribatuak.
     

DATA BEREZIAK

  • Laburpen bidalketa: Apirilak 20 – Maiatzak 31, 2019
  • Hautatutako komunikazioak: 2019ko Uztailaren 15a
  • Matrikula: Apirilak 20 -  Urriak 30, 2019
  • Argitalpenetarako artikuluen bidalketa: Martxoak 2020

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekoetxea Urdaibai. Madariaga dorretxea
San Bartolome34
Axpe-San BartolomeBizkaia (España)
Izen-emate epea:
2019/04/20 - 2019/11/13

IZEN-EMATEAREN ORRIA