I Nazioarteko Sinposioa Fauna eta Eraikinak

Kudeaketa eta kontserbazioa

Ekitaldi-deskribapena

Instituto Alavés de la Naturaleza – Arabako Natur Institutuak (IAN-ANI) “I Nazioarteko Sinposioa Fauna eta Eraikinak, kudeaketa eta kontserbazioaantolatzen du. Sinposio honen antolaketan elkarlan zuzena izango du: Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Saila, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegia zein Ingurumen Saila (Eraztun Berdearen 25 urteurrenaren baitan) eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitza sailarekin. Sinposio hau IAN-ANIren “Biodibertsitatea Eraikinetan (BIOED)” proiektuaren baitan txertatzen da, EROSKI Fundazioaren finantzazioa jazotzen duena.

Bi jardunalditan banatuko da sinposioa. Lehen egunaren goizeko saioan eraikuntza berrietan biodibertsitatea garatzearen eta kontserbazio neurriak ezartzearen inguruan jardungo dugu. Arratsaldean berriz, gai bera jorratuko da baina kasu honetan eraikin zaharren birgaitzearen ikuspuntutik. Bigarren egunean udal araudietan biodibertsitatea txertatzeko moduez jardungo dugu, baita ikuspuntu beretik lizentziak esleitzeko protokoloez ere. Parte hartzaileen artean ideien elkartrukea sustatzeko tartea egongo da.

NORI DAGO ZUZENDUA?

  • Eraikuntza esparrua: enpresak, arkitektoak, aparejadore, arkitektoen kolegioak, paisajistak eta alorreko beste edozein elkarte.
  • Administrazioa esparrua: Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta berauen ingurumen zein ondare edota urbanismo sailak.
  • Esparru naturzale edo ekologista: kontserbazioan espezializatutako profesionalak, elkarte ekologista edo naturzaleak, zientzia elkarteak, ingurumen abokatuak...
  • Esparru zientifikoa: biologoak, ingurumen zientzialariak, hegazti zein kiropteroetan adituak...

EGITARAUA

Azaroak 22 osteguna

09:00 Partehartzaileeek akreditazioa jasotzea.

09:30 Inaugurazioa. Arabako Foru Aldundia, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, IAN/ANI, Eroski.

09:55 Irekiera hitzaldia: Hirietako biodibertsitatea babestearen garrantzia. Miguel Delibes, CSICeko irakasle ohore ohia

10:50 Eraikinak eta biodibertsitatea: arazoak, izan daitezkeen irtenbideak eta aukerak. Beatriz Sanchez Cepeda. Ambientologoa. SEO/BirdLife Hiriko Biodibertsitatea Programaren arduraduna.


11:20 Etenaldia-kafea


11:50 Birgaitze lanetan biodibertsitatea kontserbatu eta sustatzeko gida praktikoa. Miguel Ángel García Grande, arquitecto SEO-Segovia

12:25 Wildlife and Buildings, management and conservation. Joanna Ferguson, Bat Conservation Trust

13:15 Galderak eta zalantzak


13:45 BUFET bazkaria


15:20 Fauna eta eraikin historikoen birgaitzea Araban. Diana Paniagua, GADEN, Grupo Alavés de Defensa de la Naturaleza

16:00 Hiriko fauna arkitekturan integratzeko gida. Laura Granell, arquitecta, Galanthus

16:40 Sorbeltz arruntaren (Apus apus) koloniak Alhambram sortutako inpaktuaren azterketa. Marina Guerrero, ikerketa teknikoaren arduraduna

17:20 Eraikinetako saguzarren kolonien kontserbazioa. Dr. Roberto J. Hermida Lorenzo. Biologo prog. Conser. murciélagos asoc. Drosera. SECEMU

18:00 Eztabaida eta itxiera


Azaroak 23 ostirala

09:00 Eraikinetako faunaren gaineko lege-babesa. Eraikuntza enpresen betebehar legalak. Aritz Toribio, Zigor Abokatua eta Criminologoa, animalia aurkako Delituen espezialista

09:50 Life Apus Nyctalus Eslovakian. Faunaren kontserbazioa eraikuntzaren araudian integratzearen adibidea. Lubomira Vavrova, ENVI PLAN


10:40 Etenaldia-kafea


11:15 Bartzelona hiriko eraikinetako fauna kontserbatzeko mekanismoak. Octavi Borruel, Biologoa eta Programako teknikaria, Bartzelonako Udalaren Biodibertsitatea

12:05 Arabako eraikinetako fauna babesteko ekimenak. Joseba Carreras, Resp. Espacios Naturales y Biodiversidad Diputación Foral Álava

12:40 Biodibertsitatearen integrazioa eraikingintzan: zalantzak eta proposamenak Vitoria-Gasteizen. Yon Bárcena, Arquitecto CEA, Ayto. Vitoria-Gasteiz


13:10 Eztabaida


14:15 Sinposioaren amaiera


OHAR GARRANTZITSUA: Sinposioa gazteleraz izango da. Ingelesezko hitzaldietarako soilik egongo da itzulpen zerbitzua. Egitaraua berez itxia badago ere, aldaketaren bat suertatuz gero WEB orrian argitaratuko da.

Babesleak:

Laguntzaileak:

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Antolatzailea:
Instituto Alavés de la Naturaleza - Arabako Natur Institutua (IAN-ANI)
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania / Ingelesa
Hasiera data:
Amaiera data:
EUROPA BILTZAR JAUREGIA
Gasteiz85
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Izen-ematea
Prezioa:
Doakoa
Izen-emate epea:
2018/07/01 - 2018/11/01
IZEN-EMATEAREN ORRIA