Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

HODEI ETA EKAITZEI BURUZKO TAILERRA

www.euskadi.eus/txingudi txingudi@euskadi.eus 943 619 389

Helduei zuzenduta.

Hizlaria: José Antonio Gallego.

Murtziako Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziatua izateaz gain Letra modernoetan ere bada Burdeoseko Unibertsitatetik. Txikitatik oso zaletua izan da argazkigintzara baina batez ere fenomeno meteorologikoetan zentratu da. “Atlas de nubes y meteoros” liburuaren autore da José Antonio Quirantesekin batera. Lainoen alorreko erreferentzia liburu bilakatu da. José Antonio argazkilari artistikoa ere izan da, hainbat garaikurren jabe da, indibidualki zein taldeka eginda ditu erakusketak Espainiatik zein atzerritik (Napoles, Paris, Nueva York…). Gaur egun, agerpen hurbileko ekaitzen liburu bat egiten dabil.

Naturan beldur asko diogun fenomenoa da berau. Historikoki zer gertatu den, antropologikoki, artistikoki, teorikoki eta, batez ere, audiobisualak erabilita landuko da materia. Galdera askori erantzuna ematen ahaleginduko gara; nola sortzen diren ekaitzak, zein motatako ekaitzak dauden, nola aurreikus daitezkeen, nola behatu eta argazkiak atera ditzazkegun, mundu horretara hurbiltzen direnei zenbait gomendio eman eta bestelako bitxikeriak. Arlo desberdin asko jorratzen dituen gaia da, fisika, artea, estatistika, argazkigintza, antropología, bideoa…

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Hitzaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
17:00 - 19:00
Ekoetxea Txingudi
Pierre Loti
IrunGipuzkoa (España)
Prezioa:
5 euro
Izen-emate epea:
2019/02/04 - 2019/03/19
Jarraibideak:

Aldez aurretik izena eman behar da Ekoetxea Txingudin: info.txingudi@ekoetxea.eus / 943 619 389