Hezkuntza eraldatzeko bidaian elkarrekin aurrera

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen dute

Ekitaldi-deskribapena

Aurkezpena


Eraldaketa prozesu betean dago hezkuntza mundu zabalean, eta ugari dira, hango zein hemengo herrialdeetan, aldaketarako abian jarri diren ekimen eta esperientziak. Garrantzitsua da hezkuntza-aldaketan gertatzen ari diren nazioarteko joera nagusiak ezagutzea; hezkuntza berrimajinatzen lagunduko digute eta hausnarketa ahalbidetuko, aldaketa prozesuetan azaldu ohi diren eta eragina duten jarrera, galga zein akuiluen inguruan.

Berriztatzea da erronka, gure gizarte aldakorrak hezkuntzara dakartzan behar berriei erantzun hobea eman ahal izateko. Elkarlanean aurrera egin ahala lortuko dugu hori, diziplinartekotasuna areagotuz.

Testuinguru honetan, hezkuntza sistemako eragileen arteko itunek, berrikuntzaren aldeko apustua hobeto irudikatzen eta eraikitzen laguntzeko ez ezik, aldaketarako giltzarriak identifikatzeko ere balio digute, eta hezkuntza berrirantz abiaturiko bidaian zehar makulu izango dira une oro.

Hezkuntza Sailak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak elkarrekin antolatutako jardunaldi hauek xede horixe dute, hain zuzen ere: bidaian aurrera egiteko lagungarri izango zaizkigun esperientzia berritzaileak trukatzea eta partekatzea. Bigarren hezkuntzako zein batxilergoko, bi eremu estrategikotan jarriko dugu azpimarra: hizkuntza proiektu integraletan batetik, eta STEAM pedagogietan bestetik.

Norentzat

Oro har, hezkuntza komunitatearentzat: zuzendaritza taldeak, hezkuntza zerbitzuetako pertsona teknikoak (berritzeguneak, ikuskaritza zerbitzuak, e.a.), eskola kontseiluak, sindikatuak, familien elkarteak, zuzendarien elkarteak, ikastegi-sareetako koordinatzaileak, …

Unibertsitateko komunitatea, bereziki magisteritza eta hezkuntza masterretakoa.

Helburuak

Hezkuntza aldatzeko esperientziak aurkeztea protagonista nagusien eskutik.

Ikastetxeek sustatutako hezkuntza-berrikuntzaren arloko alderdirik adierazgarrienei buruzko gogoetarako eta eztabaidarako espazioa sortzea.

Programa

09:00-09:15 Irekiera:

  • Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburua
  • Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa (Mondragon Unibertsitatea)

09:15-10:45 Hitzaldia

  • Xabier Aragay : “Reimaginar la educación: visión, frenos, aceleradores y tendencias internacionales”

10:45-11:15 Atsedena

11:15-12:30 STEAM esperientziak: diziplinarteko bidaia prestatzen

EuroSTEAM: hezkuntza teknologikoa bizi eta hausnartu

  • Igone Azpiroz (Lizardi Institutua)
  • Aitziber Sarobe (Mondragon Unibertsitatea)

Eraldaketa Batxilergoan. Posible ote?

  • Elena Errasti (Arizmendi Ikastola)
  • Mireia Munruamendiraz (Arizmendi Ikastola)

Zientziaren mundua Elorrio Institutuan

  • Josu Etxaburu (Elorrio Institutu Publikoa).
  • Zorione Fundazuri (Elorrio Institutu Publikoa).

12:30-13:30 Hizkuntza Proiektua eraikitzeko gakoak

Antoniano ikastetxearen Hizkuntza proiektua: xirimiri bat egitasmo

  • Imanol Epelde (Zarauzko Antonianoak)
  • Karmele Perez (Mondragon Unibertsitatea)

Hizkuntza Proeiktua komunikaziorako konpetentzian oinarrituta

  • Jaione Urrezti (Kurtzebarri BHI)

14:00 Itxiera

Hezkuntza                         

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatzen dute
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
09:00 - 14:00
Orona Ideo, Jauregi Bidea s/n
Jauregi Bailara21
20120  ·  HernaniGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Jarraibideak :

 

Sarrera doan. Plaza mugatuak, edukiera osatu arte.

Izena emateko epea: 2018ko apirilaren 17ko 13:00ak arte.

Izena ematearen formulategia