Hezkuntza aldatzea, mundu aldakor baterako

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak antolatzen du

Ekitaldi-deskribapena

Aurkezpena

Hezkuntza, gizarte batentzat, herrialde batentzat, garrantzi eta konplexutasun handieneko apustu estrategikoen artean dago; pertsona eta gizarte mailan eraldatzeko botererik handiena duen indartzat jotzen dugu. Horretarako, inertzia boteretsuak gainditu eta aro berrietara egokitu beharra dauka: behar berriak, pentsatzeko era berriak, gizarte egituraketa eta parametro berriak, egundoko informazioa -eta eskuragarria-, komunikazio-erreminta berriak eta ikasteko modu berriak dituzten aroak.

Duela urte asko definitu eta adostu zuen euskal eskolak norantz jo nahi zuen eta zer helburu bete nahi zituen hobekuntza-prozesuarekin jarraitzeko, eta horrek emaitza onak eman ditu. Orain, ordea, paradigma-aldaketa baten aurrean gaude, eraldatzeko eta egokitzeko beharraren aurrean gaude, eta ezin diogu behar horri bizkarra eman.

Elkarrizketan, gogoeta partekatuan eta akordioan oinarrituta eraiki dugu gure Hezkuntza Sistema eta horren inguruan pibotatu beharko dugu aldaketa.

Gure aurrean, horrenbestez, ondoko erronkak ditugu: eskoletan proiektu berritzaileak sustatzea; jardunbide egokietan eta esperientzia arrakastatsuetan aurrera egitea; inertziak gainditzea eta arriskuak hartzea ezagutza, sorkuntza eta ilusioan oinarrituta; irakasleen profila egokitzea, ahaldunduz eta, ondorioz, prestigioa emanaz irakasleei, hezkuntza eraldatzeko eragile nagusia diren heinean.

Gogoeta partekatuan eta oinarri adostuen sorkuntzan aurrera egiteko asmoz, antolatu dituzte Hezkuntza Sailak eta UPV-EHUko Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak jardunaldi hauek. Helburua izango da esperientzia berritzaileak abiapuntu izanik hezkuntza aldatzeko palanka berriak identifikatzea.

Norentzat

Oro har, hezkuntza komunitatearentzat: zuzendaritza taldeak, hezkuntza zerbitzuetako pertsona teknikoak (berritzeguneak, ikuskaritza zerbitzuak, e.a.), eskola kontseiluak, sindikatuak, familien elkarteak, zuzendarien elkarteak, ikastegi-sareetako koordinatzaileak, …

Unibertsitateko komunitatea, bereziki magisteritza eta hezkuntza masterretakoa.

Helburuak

Hezkuntza aldatzeko esperientziak aurkeztea protagonista nagusien eskutik.

Ikastetxeek sustatutako hezkuntza-berrikuntzaren arloko alderdirik adierazgarrienei buruzko gogoetarako eta eztabaidarako espazioa sortzea.

Programa

09:00-09:15 Irekiera:

  • Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburua
  • Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen UE, UPV/EHU

09:15-10:45 Hezkuntza aldatzeko Kataluniako mugimendua

  • Eduard Vallory, Escola Nova 21eko sortzailea eta zuzendaria
  • Rosa Artigal, Kataluniako Generalitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zuzendari nagusia eta Consorci d’Educació de Barcelona partzuergoko zuzendaria.

10:45-11:15 Atsedenaldia

11:15-12:00 Hezkuntza aldatzeko esperientziak

  • Begonya Folch, Consorci d’Educació de Barcelona partzuergoaren "Aldaketarako Sareak" programaren dinamizatzailea.
  • Sandra Gallardo, Escola Pepa Colomer eskolako zuzendaria.

12:00-12:30 Iraskasleen hasierako prestakuntza aldaketa prozesuaren eragile: metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak.

  • Baikune de Alba eta Begoña Bilbao, Bilboko Irakasleen UE, UPV/EHU

12:30-14:15 Esperientzien mahaia. Berrikuntza, aldaketaren motorra: aurrerapenak eta gure lurraldeko erronkak.

  • Eztabaidaren aurkezlea eta moderatzailea: Lucía Torrealday, Hezkuntza berriztatzeko zuzendaria.
  • Rosa Montes, FRAY A. URDANETA HLHI
  • Arantza Zugazaga, Maiztegi HLHI
  • Nieves Maya, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxea.
  • Iñaki Etxezarreta, Arizmendi Ikastola
  • Nekane Otxoa, Arrankudiaga LHI

14:15-14:30 Itxiera.

Hezkuntza Magisteritza

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
09:00 - 14:30
Ingeniaritza Eskola, II eraikina, UPV/EHU.
Rafael Moreno "Pitxitxi"2
BilbaoBizkaia (España)
Izen-ematea
Jarraibideak :

 

Sarrera doan. Plaza mugatuak, edukiera osatu arte

Izena emateko epea: 2017ko azaroaren 28ko 13:00ak arte

Izena ematearen formulategia