Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

FORMAKUNTZA JARDUNALDIA: Negozio Eredua eta Nazioarteko Marketina Kultura eta Sormen Industrietan

Nire negozio eredua nazioartekotzea burutzeko prest al dago? Ba al dago nire balio proposamena atzerriko merkatuetara egokituta? Zein tresna erabiltzen dira kultura eta sormen industriak merkatu berrietara heltzeko?

Galdera horiei erantzuna emateko, “Negozio Eredua eta Nazioarteko Marketina Kultura eta Sormen Industrietan” jardunaldian zure balio proposamena aztertzeko eta atzerriko bezeroentzako promozio estrategiak garatzeko hainbat tresna ezagutu ahal izango duzu.

KSIatea programaren barneko prestakuntza jardunaldi honetan, non nazioartekotzeko adituak egongo diren, zure jarduera nazioartekotzerako orduan arreta jarri beharreko funtsezko elementuetan sakonduko da: zure produktu edo zerbitzuari, bideratzen ari zaren merkatuari, zure erakundeari, zure pertsona-taldeari... Halaber, jada atzerrian ezarrita dagoen enpresa baten parte hartzea edukiko dugu, marketin estrategiak eta nazioarteko promozioarekin erlazionatutako bere esperientzia propioa elkarbanatuko du.

Behin-behineko programa:

  • Jardunaldiaren aurkezpena
  • Nola definitu zure balio proposamena eta abantaila lehiakorra
  • Negozio ereduaren azterketa: Business Model Canvas
  • Nazioarteko Marketing Mix-a: 4p-etatik 7p-etara, ¿zer egiten ari da kultura eta sormen sektorean?
  • Kasu praktikoa: Teatro Paraiso (arte eszenikoak)
  • Eztabaida / Solasaldia
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
3 horas
Ordutegia:
10:00 ? 13:00
Zarandoa
Zarandoa23
BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
IDOM Bilbao. Zarandoa Etorb., 23, 48015 Bilbo, Bizkaia

IZEN-EMATEAREN ORRIA

Historikoa

Ekitaldien historikoa