Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko Txakolinaren hiru Jatorri Deituren (Araba, Bizkaia, Getaria) eta Nafarroako Zainzurien sustapen ekitaldia

Ekitaldi-deskribapena

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Departamentuak  Nafarroako Zainzuria sustatzeko ekitaldi bat antolatu dute, maiatzaren 10ean, Basque Culinary Centerren, Donostian.

Aurkezpenean, Nafarroako Zainzuriaren dastaketan Euskadiko Txakolinaren hiru Jatorri Deiturak ere egongo dira (Araba, Bizkaia eta Getaria). Hilario Arbelaitz eta Javier Díaz sukaldariek showcooking bat egingo dute, osagai nagusia Nafarroako Zainzuria izanik eta Mikel Garaizabal enologoak txakoli ezberdinak aurkeztuko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko sailburua, Isabel Eleizalde, izango dira aurkezpenean. 

Informazio zehatza
Antolatzailea:
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua
Ekitaldi-mota:
Aurkezpena
Hasiera data:
Amaiera data:
Basque Culinary Center
Juan Avelino Barriola101
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Jarraibideak :