EUSKADIKO INGURUMEN PROFILA. AIREA 2016 AURKEZTEKO JARDUNALDIA

Ekitaldi-deskribapena

Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiak lantzen dituen ingurumen-programek estrategia horretan jasotako ingurumen-helburuen lorpena ebaluatzeko behar diren ingurumen-adierazleak adierazten dituzte. 2015az geroztik, urtero aztertzen dira adierazleok sektorekako monografia moduan.

2016ko Ingurumen Profila AIREAREN ingurumen-adierazleari eskaini diote. Txosten horrek Euskadin, nazioarteko eta komunitateko politikekin bat etorriz, atmosfera babesteko egindako politikak zehazten ditu. Gainera, kutsadura-maila zein den jakiteko eskura dauden informazio-sistemak aurkezten ditu, adibidez, isurien inbentarioak eta airearen kalitatea kontrolatzeko sarea, eta Euskadin airearen kalitateak 2005etik 2015era izan duen bilakaera deskribatzen du.

Egitaraua

  • 10:00  Irekierako ekitaldia. Iñaki Arriola, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua Eusko Jaurlaritza
  • 10:10  Euskadiko Ingurumen Profila. AIREA 2016ren aurkezpena. Urteko txostena 2016ko airearen kalitatearen datuekin. Hurrengo proiektuak. Nicolás García-Borreguero. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Eusko Jaurlaritza
  • 10:30  Ozono-gertaerak eta aitzindarien neurketa. Gotzon Gangoiti y Marino Navazo. Ingeniaritzako Goi Eskola. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
  • 11:00  Etenaldia - Kafea
  • 11:30  Atmosferaren, itsasoaren eta lurraren arteko interakzioak. Udako ekaitz gutxiago arro mediterraneoan, eta klima-aldaketaren beste eragin batzuk. Etorkizuneko erronkak. Millán Millán Muñoz. Mediterraneoko Ingurumen Azterketen Zentroko (CEAM) ohorezko zuzendaria
  • 12:00  Hiriko airearen kalitatea hobetzea. Lehentasuna duten kutsatzaileak. Trafikoarekin lotutako jardunbide egokiak Europako hirietan. Etorkizuneko erronkak. Xavier Querol, Ikerketa Zientifikoen Goi Batzordeko (CSIC) ikerketa-irakaslea Ingurumen Diagnostikoaren eta Uraren Azterketaren Institutuan (IDAEA)
  • 12:30  Eztabaida. Itxiera
Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
10:00-13:00
Bizkaia Aretoa - Sala Baroja
Abandoibarra3
BilbaoBizkaia (España)
Izen-ematea
Izen-emate epea:
2017/05/08 - 2017/05/17
IZEN-EMATEAREN ORRIA