Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eraztun eta hegaztien istorio bat

Ekitaldi-deskribapena

Aranzadi Zientzia Elkarteko Eraztunketa Bulegoa

Aranzadiko Eraztunketa Bulegoa Espainiako zaharrena da hegaztiei eraztunketaren alorrean, 1949an fundatu baitzen. Gaur egun, bulego horrek 200.000 eraztunketa kudeatzen ditu urtean, eta Estatu osoan banatutako ikerlari eta boluntarioei ematen die zerbitzu, leku hauetakoei, besteak beste: Kanariar Uharteak, Katalunia, Balear Uharteak, Madril eta Euskal Herria.

Erakusketaren helburua da jarduera horren historia era erraz eta didaktikoan azaltzea, nola jartzen diren eraztunak eta zergatik. Testuak, argazkiak eta bideoak baliatuz, hainbat alderdi lantzen dira: bulegoaren historia, erabilitako eraztunei buruzko bitxikeriak, metodologiaren xehetasunak, gaur egun eraztunketak duen erabilgarritasuna eta indarra, eta burututako proiektuak.

Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Erakusketak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ataria
La Biosfera4
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)