Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Elikaduraren Balio Kateko Agenteen Lehen Topaketa

Jardunaldiak WORK KAFE metodologia jarraituko du

Ekitaldi-deskribapena

Datorren apirilaren 3an Elikaduraren Balio Kateko Agenteen Lehen Topaketa egingo da Donostiako Kursaalen, elikagaien ekoizpenetik gastronomiara arteko agenteekin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak, Arantxa Tapiak parte hartuko du ekitaldian, eta asmoa izango da lankidetzako prozesu parte hartzaile bati ekitea, azkenean Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plana osatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, Elikadura aukera lurraldetzat definitu du Euskadiko Espezializazio Adimentsuaren RIS3 Estrategiaren barruan. Elikadura, garapenerako aukera asko dituen sektoreetako bat da; produktu eta industri jarduera berriak sortzeko, negozio eredu berriak eratzeko, eta inbertsiogileak eta nazioarteko turismoa elikaduraren ekosistemara erakartzeko Euskadik duen ekosistemara, nazioartean erreferentziakoa baita.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Antolatzailea:
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren saila
Ekitaldi-mota:
Bestelakoak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
09:00etaik 14:00ak arte
Kursaal
Donostia / San SebastiánGipuzkoa (España)