Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Egurtek, Zurezko Arkitektura eta Eraikuntza

Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 5. Foroa

Ekitaldi-deskribapena

Egurtek 2014Urriaren 2 eta 3 artean Zurezko Arkitektura eta Eraikuntzaren Nazioarteko 5. Foroa, EGURTEK, ospatuko da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak babestuta. Kongresu honetan mundu osoko arkitekto eta ingeniari ospetsuei hurbilduko dien hitzordu ekidinezina izango da, eraikuntzan zuraren erabilera arrazoizko eta iraunkorraren haien ikuspegia eta esperientziak partekatzeko.

Egurteken helburua da eraikuntzarako material iraunkor gisa zuraren ezaugarriak hedatzea eta haren erabilera arkitektura eta ingeniaritzaren profesionalen artean sustatzea. Hori dela eta, txosten, hitzaldi edota jardunaldi teknikoen bidez, bisitariak bertatik bertara ezagutuko ditu zuraren erabilerari dagozkion teknikarik berritzaileenak. Aurreko edizioetan bezala, erakusketa-gune bat egongo da berrogeita hamar bat enpresa erakusketarik sektoreko euren produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
Antolatzailea:
UPH/EHU, BaskEgur, Habic, COAVN, Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Ingeniarien Kontseilua, Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
Osteguan, urriaren 2an 10:00etatik 18:00 arte Ostirala, urriaren 3an 10:00etatik 14:00 arte