Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Animalien Babesari buruzko XI. Euskal Jardunaldiak

Ekitaldi-deskribapena

Animalien babesari buruzko XI. euskal jardunaldiakEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Animalien Babeserako XI. Euskal Jardunaldiak babesten ditu. Jardunaldi hauek erreferente bihurtu dira Estatu mailan, eta azkenaldiko gairik mediatiko eta eztabaidagarrienetakoa dugu irizpide: Animalien Auzia deritzona.

Aurtengo ediziorako oso egitarau erakargarria prestatu egin da, monografiko moduan (aztertzen ari den Euskal Animalien Babeserako Legea), adituentzat zein ezjakitunentzat, hiru saiotan bananduta, egunero 20:00etan hasita, Vitoria Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. Sarrera dohakoa.

Lehen saioak, hilak 20, asteartea dakarzkigu Eusko Legebiltzarrean animalien aldeko lege berria proposatu duten ordezkariek proposamenaren xehetasunak azalduko dituzte.

Bigarren saioan hilak 21, asteazkena Gobernu Taldeko kide batek hartuko du parte, jasotako proposamenak nola ikusten dituen argi dezan. 1993ko Legea (gaur indarrean) idatzi zuena izanda, ziur gaude oso gauza interesgarriak botako dizkigula.

Hirugarren saioaren eskutik, hilak 22, osteguna, bi pertsona gehiago datoz, politikari bat eta ATEAko kide bat (Animaliekiko Tratu Etikoaren Aldeko elkartea) beraien esperientziak esparru honetan konpartitzeko.

Saio bakoitzeko hitzaldiaren ostean hitza hartzeko aukera izango du publikoak denboraldi batez, iritzia eman dezan.

Informazio gehiago: adpa.adbe@gmail.com

Egitaraua osoa ikusi

Informazio zehatza
Antolatzailea:
ADBE, Animalien Defentsa eta Babeserako Elkartea
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
19:30etan
Centro Cívico Aldabe
Portal de Arriaga
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Balioaniztasun aretoa