Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Basque FEST 2018

Bilbao Martxoaren 28(e)tik apirilaren 1(e)ra
  • Basque FEST 2018

Aste Santu bete-betean, martxoaren 28tik apirilaren 1erabasque FEST jaialdi erraldoia egingo da Bilbon, hiriko bazter guztiak animazioz, gastronomiaz, musikaz, dantzaz eta beste hamaika jarduera ludiko eta didaktikoz betez.

Guztira 235 jarduera izango dira, hau da, gaur egun arte egin den anbizio handieneko kartela, hiriko bizitza sozial eta ekonomikoa dinamizatuko duen ekitaldiaren bultzada ere badena. basque FESTek proposamen berriak ekarriko ditu, jai-espazio berriak, itsasadarrean egiteko jarduera berriak eta lehen mailako musika-eskaintza.

 

ZUZENEKO MUSIKA

basque FESTek zuzeneko musikaren aldeko apustu oso ausarta egin du aurtengo edizioan. Kepa Junkera euskal musika mundu osoan zehar zabaldu duen artista dugu, eta azken lana aurkeztuko du lehenengo aldiz Euskadin. FOK izenburuarekin, Kataluniako, Valentziako Balearretako eta Sardiniako musika herrikoiaren soinu eta erritmoetan murgilduko da. Trikitilari bilbotarra Plaza Barriko agertokira igoko da martxoaren 30ean, ostirala, gaueko 21:00etan. Kataluniako, Valentziako, Balear Uharteko eta Alguer hiriko (Sardinia) instrumentistekin batera arituko da, Amics de FOK izena hartzen dutenak.

Euskal musikaren funtsezko beste izen bat Ruper Ordorikarena da, eta Azkuna Zentroan joko du larunbatean, hilaren 31n, 22:00etan. Mugalaris taldearekin batera egongo da. Ia lau urteko hamarkadako ibilbidearen ostean eta hogei bat disko saldu ondoren, Ordorika da euskarazko musikaren berritzaile handienetako bat, eta basque FEST jaialdian Guria Ostatuan bere azken diskoa aurkeztuko du.

Xabi Solano Maiza musikari eta konpositorearen proposamen berrik Inpernuko du izena, eta diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko du, non trikitixaren historia kontatzen duen. Betiko soinu hori gitarrekin, DJekin, dantza tradizionalarekin eta umorearekin uztartuko da agertokiaren gainean. Hitzordua hilaren 29an izango da, ostegunean, Plaza Barrian 21:00etan.

Horrez gain, zuzeneko musika eta DJak egongo dira hiriko beste hainbat espaziotan, hala nola Erriberan, Martzana kaian eta kalean, Plaza Barriko erromerietan, Artxandan, Erriberako Merkatuan eta Bilborocken. Kalejira eta emanaldiek turista ugari dauden tokiak animatuko dituzte, besteak beste: Ledesma, Villarias, Poza Lizentziatua, García Rivero, Bilbo Zaharra eta Guggenheim Bilbao Museoa

Kafe Antzokian basque FEST City Rock 2018 delakoaren beste edizio bat programatuko da, eta oraingo honetan sarrera doakoa izango da kontzertu guztietarako. Guztira, bederatzi euskal talde egongo dira, Kataluniatik datorren aurtengo gonbidatuaz gain, The Excitements. Agertokira igoko dira guztiak martxoaren 28tik 31ra.

TXALAPARTA, BERTSOLARITZA ETA SUKALDARITZA TAILERRAK, TXISTULARIEN UDAL-BANDA...

basque FESTen plan eta jarduera berriak eskainiko dira, hiriko ekitaldi handien agendan ondo finkatutako ekitaldi bat indartzeko. Bilboko Udalak programazioa indartu nahi du Bilbo Zaharra eta San Frantziskoko eremuetan, eta txalaparta eta bertsolaritza tailer berriak eskainiko ditu horretako. Berreginen Museoan emango dira. Eremu horretatik irten gabe, San Anton zubiaren parean, itsasadarra izango da beste berritasun baten protagonista, bateletan arraunean egitea. Plan ona da, eta familientzako pentsatu da. Itsasadarra berriz deskubritzeko modu bat da, batel batean, alegia.

Bilboko Txistularien Udal Bandak lehenengoz egingo du bat jaiarekin. Munduan danbolin-jotzaileen talde profesional oso gutxi daude, eta hori da horietako bat. Alde Zaharretik kalejira antolatuko dute dantzari eta erraldoiekin hilaren 29an, osteguna, 12:00etan. Gero, kontzertu bat eskainiko dute Azkuna Zentroan 18:00etan.

‘Txoko Gourmet’ izenarekin ezaguna den jaialdiko esparrua Areatzan dago, eta lehenengo aldiz hartuko ditu sukaldaritzako minitailerrak. Ekitaldian parte hartzeko gune didaktiko baten aldeko apustua egiten den lehenengo aldia da. Jarduera familiarekin gozatzeko plan ona da, eta ogia ore amarekin egiten ikasteko aukera bikaina, bai eta taloa Idiazabal gaztarekin, txokolatearekin edo bakailaoarekin eta “detox” irabiatuak ere, besteak beste.

Instrumentu eta dantza tradizionalak izango dira beste protagonistetako batzuk. Jendeak hainbat dantzen oinarrizko pausoak ikasi ahal izango ditu, eta Euskadiko betiko zenbait musika-tresnen sekretuak ezagutuko dituzte. Martxoaren 31n izango da, Guggenheim Bilbao museoaren zabaldegian.

EZ DIRA BASQUE FEST-EKO KLASIKOAK FALTAKO: GASTRONOMIA, HERRI KIROLAK, ERROMERIAK, ‘BILBOKO ANFITRIOIAK’…

Gastronomia euskal idiosinkrasiaren zutabeetako bat da, eta, hortaz, leku oso garrantzitsua du programan. Areatzan 1.500 m2 baino gehiagoko ‘Txoko Gourmet’ karpa handia instalatuko danon zortzi euskal turismo-eskualdek –Arabako Errioxa, Enkarterri, Gorbeia, Lea Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri eta Tolosaldea– sukaldaritzako espezialitate eta produktu garrantzitsuenen berri emango digute. Jendeak eskualde horietako betiko platerak dastatu ahal izango ditu doako dastatzeetan parte hartzeko egongo diren 2.160 tokiei esker. Horrez gain, berritasun gisa, aipatutako turismo-lekuetako gastronomia-produktu ezberdinak erosi ahal izango dira.

Beste alde batetik, ‘Bilboko anfitrioiak aurten ere Alde Zaharreko kaleetara itzuliko dira modu ludikoan hiribilduaren historia kontatzeko, ezustekoz eta bitxikeriaz betetako ibilbide batean. Areatzan, nola ez, ez dira faltako herri kiroletako proba ikusgarriak. Plaza Barrian eta Artxandan betiko erromeria dibertigarriak antolatuko dira.

Bilboko Udala

Laburrean

Non