Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea 2018

Donostia-San Sebastián Martxoaren 1(e)tik martxoaren 31(e)ra
  • Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea 2018

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea museoak, interpretaziozentroak eta bestelako ondare baliabideak batzen dituen elkarlanerako topagunea izateko sortua da.

Eskaintza turistikoa osatu nahi du eta kostaldeko eskaintza kulturala balioan jarri eta zabaldu, museo-produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta komunikazio eta sustapen ekimenak bultzatuz. Helburu horiekin antolatu da, hain zuzen, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen edizio berri bat.

Aurten, eta 2018a “Kultur ondarearen Europako urtea” dela-eta, egitarauko ekintza askok museoetan gorde, zaindu eta erakusten den ondare material eta ez-materiala izango dute ardatz.

Martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 100 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, eta abar. Hurrengo orrietan aurkituko duzu programatutako jardueren egutegia eta informazio osoa.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data Martxoaren 1(e)tik martxoaren 31(e)ra
  • LekuaEuskal Kostaldeko Museoen Sareko museoetan
    Donostia-San Sebastián

Non