Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enrique Ochotorena artistaren akuarelen erakusketa

Ordizia Azaroaren 20(e)tik abenduaren 3(e)ra
  • Enrique Ochotorena artistaren akuarelen erakusketa

Erakusketarako argiratatu den katalogoan Iñaki Ruiz de Eginok segidakoa idatzi du Ochotorenaren inguruan: Urteak dira Enrique Otxotorenaren akuarela-jarduera jarraitzen dudala. Bera da teknika noble horretan espezializatu den euskal artista bakanetako bat.

John Constable jotzen da teknika horren maisu, atari zabalean lantzen den gouachearen aitzindari baita, eta hortaz, inpresionismoa izango denarekiko aurreratua. Akuarelak sortzaile berri bat du bere baitan, zorionekoa gauzak beste angeluazio batetik, zuzenago batetik, ikusteko moduan.

Azpimarratu nahi dut Otxotorenak, ikasteak eskatzen duen apaltasunetik, bere aitzindariek ibilitako bidea egitea erabaki duela, eta ez duela zalantzarik egin bide horretan buru-belarri ahalegintzen…….

Otxotorenaren paletaz hitz egin da, eta tonalitate neutroen aldekoa dela idatzi da. Ukaezina da haren gustukoak direla. Alabaina, haren lanak ez dira soilik gama kromatiko batera mugatzen. Hori sinplekeria da baldin eta autorearen lanei, orokorrean, erreparatzen badiegu.

Haratago joan nahi nuke, eta haren behatze-gaitasuna adierazi. Artista honek, bere lanei heldu aurretik, konposizioa deszifratzeko gaitasuna dauka, buru-argitasunez bistaratuta.

[...]

Erakusketaren katalogoa 

 


Laburrean

Non