Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

"Anotación nº 7. Beldurrari buruzko oharrak"

Amorebieta-Etxano Azaroak 24
  • "Anotación nº 7. Beldurrari buruzko oharrak"

Dantza eta inprobisazio garaikidea. Eva Guerrero eta Julia Färber.

EVA GUERRERO

Eva Guerrerok (Bilbo, 1982) BAIn (Bizkaiko Antzerki Ikastegia) ikasi zuen, eta ondoren, Leeds Beckett University-n; hor lortu zuen Contemporary Performance Practices (BA) delakoa. 2005ean hasi zen haren karrera, lan eszenikoak sortzen. Bere heldutasun artistikoak bultzatuta, bideodantzari, performanceei, instalazioei eta narratibari ekin zien; izan ere, Destrucción mutua asegurada liburua argitaratu du 2015ean. Mugimenduaren, emozioaren eta hitzen benetakotasuna lantzen du. Haren koreografien iturri dira manipulazioa, testua, beso eta eskuen adierazkortasuna, sustraitutako oinarria, gorputz itsusiak, arte martzialetako posizioak, nekea, keinuak, musika jartzea eta ezer bilatu barik dantzan egitea...

SORTZE PROZESUA

«Gai nagusitzat beldurra hartu dut. Beldurrak muga batzuk sentiarazten dizkit. Mugek korrika irteteko, ihes egiteko, gogoak ematen dizkidate. Ihesak ni ez egotea eragiten du; alegia, ez naiz joaten joan behar dudan lekura, edo hartatik korrika joaten naiz, han nire hutsunea utzita. Beraz, duela urtebete, agertokian egoteko eta ez egoteko modua ikertzen hasi nintzen. Nola konta diezazuket zerbait, nik zuzenean kontatu gabe eta, hala ere, horrek esanahia galdu gabe? Zenbait proba egin ditut jendaurrean, eta proba horiei 1. oharra, 2.a eta abar deitzen diet. Eta haiek guztiek ‘Anotaciones sobre el miedo’ osatzen dute. Oraingoan, 4.a aurkeztuko dut.

Agertokian nire presentzia ordezteko modua bilatzean, erruz erabiltzen ditut ikus-entzunezkoak, audioak, testuak... Probatzeko, publikoari ibilbideak sortu dizkiot, agertokian sartu dut, haiekin laugarren horma balego bezala jokatu dut... Oraindik ez dut egiturarik errepikatu, oraindik ez da lan itxi bat, ohar bakoitza proba bat da, prozesuan dagoen lan bat da, gure beldurrei aurre egitea prozesu bat den bezala».

LABURPENA

«Egun batean jaiki, eta dena bertan behera uztea eta alde egitea pentsatu nuen. Jadanik ez zegoen zergatirik. Beldurra nahikoa handia zen, nire burua pisutsuegia zen, entzun nezakeena baino zarata handiagoa zegoen, eta beste behin ere, hau galdetu nion neure buruari: zer egiten dut nik hemen? Zergatik ez dut alde egiten? Burua nahastua eta hotsez betea, begiak barrurantz, urdaila harrizkoa eta eztarria lehorra. Matrailezur gogorra eta bihotz gaiztoa. Ezgai sentitzea kaka bat da. Leku batean sartzen naizen bakoitzean, irteera bilatzen dut. Joan naitekeela jakiteak lasaitu egiten nau, baina gaur uste dut ez naizela sartuko. Asko borrokatu behar dut oraindik».

Iraupena: 40 minutu
Sorkuntza, Zuzendaritza eta Testuak: Eva Guerrero
Koreografia eta Interpretazioa: Julia Färber eta Eva Guerrero
Bideo grabazioa: Jemima Cano eta Jone Novo
Bideo eta audio edizioa: Jemima Cano
Argien diseinua: Arantza Heredia
Ekoizpena: DOOS Colectivo
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du
“Regards Croissé-Begirada Gurutzatuak” deialdian hautatutako proiektua, Le Glob / Theatre, Bordeaux-Frantzia
“Sortutakoak 8” deialdian hautatutako proiektua – Dantzagunea, Errenteria (Gipuzkoa)
La Fundición Aretoa, Muelle 3 Espacio de Creación, Baratza Aretoa eta BilbaoEszenak babestua

 

Ametx

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Konpainia
  • Data Azaroak 24
  • Ordutegia21:00
  • Lekua Zornotza Aretoa
    Urbano Larruzea, z/g
    Amorebieta-Etxano
  • Zenbatekoa4,5 / 6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Zornotza Aretoa
Ikuskizunaren informazioa >>

Non